COVID-19aren izurria argitzen: 9. atala.- Sukarra, adierazle

Bederatzigarren atal honetan, Ana Galarragak azalduko digu Sukarra dela, arnasa hartzearekin eta eztularekin batera, sintomarik adierazgarriena COVID-19an.

COVID-19 koronabirusaren izurria argitzen Elhuyar Fundazioaren informazio-pilulen bederatzigarren (eta azken) atala da hau. 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ana Galarraga.- Sukarra da infekzioen sintometako bat eta justu COVID-19arekin, bada, sintoma nagusietakoa da, disnea edo arnasa hartzeko zailtasunarekin batera eta eztularekin batera.
Hala ere, zenbateraino da adierazgarria sukarra eta noiztik aurrera hartzen da, ze tenperaturatan dago muga sukarra daukagula jakiteko?
Bada, lehen 37 gradutan jartzen zen muga hori, baina duela 150 urtetik hona ikusi dute gizakion tenperatura basala edo oinarrizko tenperatura jaisten joan dela eta gradu erdi bat edo jaitsi da.
36,5 hartzen da normaltzat, bataz beste, baina hori ere asko aldatzen da, bada, sexuaren arabera, obulazio-zikloaren arabera, egunaren ordua (bada, goizean, adibidez, tenperatura baxuagoa izaten dugu gauean baino), eta adinarekin ere igotzen joaten da tenperatura hori.
Beraz, ez dago hain garbi, bada, zenbaterainokoa izango litzatekeen. Eta gainera, eta batez ere, kontuan izan behar da COVID-19aren sintomarik izan gabe ere, bada, litekeena dela infektatuta egotea eta, beraz, badaukagu besteei kutsatzeko arriskua.
Beraz, ondo dago sukarra izanez gero osasun-zerbitzuetara jotzea eta laguntza medikoa eskatzea, baina ez pentsa sukarra ez izateagatik ez daukazula beste inor kutsatzeko arriskurik.

 

B2
2020-04-14
  • Galarraga , Ana
21837798
01:40
637