Nola atera Whatsapp-talde batetik?

Idoia Torregaraik ideia batzuk ematen ditu Whatsapp-talde batetik ateratzen laguntzeko.

Ez da erraza izaten zenbait taldetatik ateratzea: familiartekoena, kuadrilletakoa … Torregarai umoristak estrategia batzuk emango dizkigu, gustura ez gauden taldeetatik alde egiteko.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Beraz, galdera: Atera al zarete inoiz Whatsapp-talde batetik? Ze estrategia erabili duzue?
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hori da. Horretarako.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Ze argumentu erabili duzue, ze arrazoi?
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hori!
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Nola arrazoitu duzue gainontzeko kideen aurrean bazoaztela? Eta gero, bi; Whatsaap-talde askotan gaude denok: Zein da parte hartzen duzun Whatsapp-talderik xelebreena?
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hori da, adibidez, edo nahi duzuena inguru horretan. Izan ere, badaude, mailaketa desberdina dago, e! Hemen Whatsapp-talde batzuk uztea zailagoa izaten da beste batzuk baino: hori aitortu dezagun. Eta hortxe badauzkagu, top-aren top-ean (goren gorenean) zailenak direnen artean, batzuk ba, familiakoak. Familiako Whatsappa uztea ia ezinezkoa da.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Ezinezkoa da: harrapatuta zaude.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hor badago, o sea, talde…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Lotzen zaitu odolak eta Whatsappak.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hori esan behar nuen, ezta? Familiakoarekin batera badaukagu, odolkidetasunik beharbada ez dago, baina lotura esango nuke familiarena edo, oraindik(an) ere estuagoa dela.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Estuagoa dela.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Eta da kuadrillakoarena. Kuadrillako Whatsapp bat uztea gutxitan gertatzen da.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Entzule batek dio: “Kuadrillako Whatsappetik irten nintzen, eta geroztik ikaraz bizi naiz: begirada txarrak jasan behar ditut. Nik nahi gabe atera nintzela esan nien, baina ez dute sinisten”.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Bai. Bai. Hor gero aurpegia eman behar da. Baina ikusten duzue? Gero hor badago beldur bat, presio hori, ezta?, nola, nola izango den. Gero badago, badaukagu beste, aspaldiko lagunena.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Aspaldiko lagunak, bai. Ez daukazu hainbesteko konpromisorik.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Eskolako lagunak izandakoak, edo unibertsitatekoak, edo uda batean edo ezagututakoak… ba orain bakoitzak bere bizitza egiten du, toki desberdinetan, oso gutxitan ikusten zarete (elkar ikusten duzue). Bueno, ba, joaten baldin bazara, ez da hainbesteko kalterik gertatzen. Hemen, nik uste dut, denbora pasatzen uztea izan daiteke, eta jada konturatzea ba zentzurik ere ez daukala zera honek…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. …taldeak, ez?
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hau beharbada momentu batean uzten duzu, ez da hainbeste gertatzen. Gero badago lankideen Whatsapp-taldeak ere. Lankideen Whatsapp-taldeak ere, hor badaude, esango nuke arriskua pixka bat ere nahiko altua izan litekeela, ezta?
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai, ze ordu asko ematen ditugu lankideekin.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Azkenean, familiarekin edo kuadrillarekin baino denbora askoz gehiago pasatzen dugu. Gero badago, Whatsapp-talde batzuk edo tipo bat edo mota bat, izaten dena ekintza puntualena.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Ekintza puntualak.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Ba azkenean bizitzako gertakari berri bakoitzeko Whatsapp-talde bat irekitzen duzu: izan daitezke ostiraleko afariak, izan daitezke puntualki orain inauterietako ideiak eta bazkariak eta proposamenak egitekoa… edo bidaia bat. Hemen ere bere ibilbidea egiten du, eta hau berez hil egiten diren horietakoa da.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Hori da. Bere horretan, ezta?
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hemen ez duzu atera beharrik(an).
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Entzule batek dio: “Whatsapp-taldea uztea? Hori ez da problema. Ifrentzuaren ifrentzua: Nola bota norbait Whatsapp-taldetik?
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Nik hemen badauzkat metodo batzuk baita jendeari ere eskaintzeko. Horietako bat da gauaren erdian ateratzea.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. A, oso ondo: disimuluan atera, ez? Dio entzule batek. “Egun on. Gure kuadrillan bazen bat pasa egiten zena, bideoak edo txiste txarrak bidaltzen zituena Whatsapp-taldera. Bidali egin genuen bi aste edo zigortuta. Hori bai: aurretik abisatu egin genion”. Hau da bestea!
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hemen Whatsappeko polizia dago: ¡ojo!, (erne!) badago hemen, e!
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Whatsapp-taldeena oso gauza interesgarria da, ze garai bateko jendearekin kontaktua izateko aukera ematen dizu, baina gero zenbat bideo txoro iristen diren, zenbat txorakeria!
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Beste bat izango litzateke, Whatsapp-talde batean eztabaida handia edo gai batek joko asko ematen baldin badu, hortxe, tak, ateratzea. Jakinarazpen asko ari dira pasatzen momentu horretan eta orduan zureak ere hor pasa daiteke tartean, inor konturatu gabe. Orduan hor izango litzateke, Whatsapp-mezu trukaketa oso altua dagoen horretan, tak, ihes egitea.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Ihes egitea.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hori izango litzateke beste metodo batzuekin, edo entzuleek esaten dutenekin.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bueno: “Bada Whatsappen pertsona-klase bat, sekula parte hartu ez, ez eta pertsonalki azaltzen ez dena, baina ez da taldetik ateratzen kotilleoez (txutxumutxuez) enteratzeko..
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hori da.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Hau ere badago.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Perfil hori ere badago…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Voyeur-ak… (begiluzeak)
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hori da. Metodoa esango dizuet baita ere edo. Ba gezurretan hasi, hau da, zure telefonoa memoriarik gabe geratu dela, SIMa aldatu diozula, blokeatu egin zaizula… Bueno, ja, hau da piska bat, nola esaten da?: gezur guztiekin aurrera. Berdin du zuk zer esan. Okurritzen zaizkizun guztiak, eta horrela noizean behin aspertuko dira galdetzeaz.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai.
IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Hori izango litzateke hirugarrengo metodoa eta gero laugarrena izango litzateke erantzukizun handiena daukana, edo bueno, zeure buruarekin zintzoa izatea, eta horixe da, atzera ez begiratu, atera eta punto, eta hortik aurrera entzun beharrekoak entzun, eta, eta horrekin, horrekin aurrera.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bueno ba hortxe, gaur egungo gizarteak duen arazo, ez noa esatera larrienetako bat, baina arazo bat bai.
B2
2020-01-30
  • Idoia Torregarai
21416379
00:04:53
1419