detalle dokuteka-generico-fitxa

WhatsApp-taldeak ezbaian

WhatsApp-taldeek zer iradokitzen dieten esango digute Iker Laurobak, Antton Telleriak eta Olaia Urtiagak Euskadi Irratiko entzungai honetan.

Zein alde on eta txar dituzte? Entzun itzazu esatarien argudioak.

 

 

 

Argazkia: Magaret Lammers (Pixy)

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Antton Telleria esataria. Gaur hitz egin nahi dugu WhatsApp-taldeei buruz.
Iker Lauroba esataria. Ikusten? 
Antton Telleria. Hori da, mamiak erreakzio hori sortzen du.  
Olaia Urtiaga esataria. Barruan, barruan, barruan, topera! 
Antton Telleria. Erabat. Erabat.
Olaia Urtiaga. Baina norbaitek baiezkoa defendatu behar du? 
Antton Telleria. Nik ez.

Iker Lauroba. Nik e….

Antton Telleria. Ai kontuz! Ai!
Iker Lauroba. Nik pixka bat , pixka bat bai.
Olaia Urtiaga. Bai?
Iker Lauroba. Bai. Baina bueno, troleatzearren batez ere.  
Antton Telleria. Bale. 
Olaia Urtiaga. Bale. 
Antton Telleria. Orduan, ezbaian, WhatsApp-taldeak. Nik diot ez, eta Laurobak dio…
Iker Lauroba. Nik bai. 
Antton Telleria. Bai. 
Olaia Urtiaga. Bueno, baina zuk ez, ñabardurekin.
Antton Telleria. Bai. Zer izango litzateke bizitza ñabardurarik [gabe]. 
Nik diot ez. Egia da WhatsApp-taldeena, badirudi hau, e, hizketagai modura pixka bat zaharkituta edo geratu dela. Jendeak esaten du “WhatsAppa, Jesus, gaur egun…” Baina aldi berean oso presente daude eta etengabe ari dira berritzen eta birsortzen eta hau ez da, ez da gelditzen. Eta nire ustez… Nik esan diet ezetz WhatsApp-taldeei oinarri-oinarritik ja ez zaidalako gustatzen planteamendua eta eskaintzen dutena. Ze(ren) WhatsApp-taldeek aukera ematen dute, oinarrira joanda… WhatsApp-taldeen abantaila da jendeari banan-banan molestatu beharrean jendeari kolektiboki molestatzeko aukera daukazula. Alegia, da esfortzu gutxiago eginda jende gehiagori molestatzeko tresna bat. 
Olaia Urtiaga. Egia esan laburpen polita iruditzen zait.
Antton Telleria. Hori da. 
Iker Lauroba. Bai. Bai. Eske (izan ere) funtsean hori da. 
Antton Telleria. Hori da. Joe, atera dut hemen “nire semeak egin du…” Bueno, nik ez daukat umerik, baina esan nahi dut…
Olaia Urtiaga. Nire ilobak ere.
Antton Telleria. Hori da. “Kurtso-bukaerako, begira, bideo bat. Jo, hau berez banan-banan bidali beharko banu, ze lana, ezta?” Bueno, eskerrak talde bat daukadan, klaro!, biderkatzen da molestatzeko gaitasuna. Eta horregatik diot ez.
Iker Lauroba. Bai. Eta molestatzen duen jendearentzat hori da, ez?
Antton Telleria. Hori da! Tximuaren eta pistolaren adibide hori, ezta? 
Iker Lauroba. Gainera, taldeetan gertatzen da zuk aukera daukazula konfiantzazko jendeari, zerbaiten inguruan hitz egin behar baldin baduzue, mesedez, ez dezagun talde bat egin honentzako.  Baina konfiantza ez duzun jendearekin bat-batean talde batean sartzen zaituzte…
Antton Telleria. Hantxe zaude, ezta?
Iker Lauroba. Eta hantxe zaude. 
Antton Telleria. Topatzen duzu zeure burua…
Olaia Urtiaga. Eta taldetik ateratzeko momentu hori…
Iker Lauroba. Hori, hori da… Nik ez dakit zenbat taldetan nagoen, azkenean ez duzulako momenturik bilatzen ateratzeko…
Olaia Urtiaga. Ateratzeko…
Antton Telleria. Ihes egiteko.
Iker Lauroba. Eta, eta hor barruan zaude zentzua ez duten taldeekin. Ni nago, Donostiako futbol-talde batean nago…
Antton Telleria. Benetan? 
Iker Lauroba. Egun batean esan nien, esan niolako lagun bati agian konektatuko nintzela…
Antton Telleria. Patxanga (parranda) batera edo joango zinela, ezta? 
Iker Lauroba. Eta astero ikusten dut. “Asteazken honetan ezin dut, eta ez dakit zer” 
Olaia Urtiaga. Eta ez zara ateratzen.
Iker Lauroba. Eta klaro, ez daukat konfiantzarik talde horrekin ze(ren) ez dut ezagutzen… Baina zer egingo  dut? Bat-batean, bi urte eta gero aterako naiz? Ba hor, hor nago.
Antton Telleria. Oso zaila da hori, e! 
Iker Lauroba. Hor nago taldean.
Antton Telleria. Oso gogorra. 
Olaia Urtiaga. Atera zarete noizbait talde batetik? 
Antton Telleria. Bai. Bai. Nik hartzen dut urtean egun bat, ez daukat finkatuta zein, e!  Baina esnatuta “begira, gaur alde egingo dut WhatsApp-talde batzuetatik”. Esan nahi dut, behin hasita…
Olaia Urtiaga. Behin indarra lortuta…
Antton Telleria. Tramitea oso gogorra dela. Eta hor pilatzen zaizu kontraesan-sorta hori, “hemen pasa ditut bi urte, ez dut ezer esan, eta bat-batean jakinarazpen bat iritsiko zaie hauei nire WhatsAppetik esateko agur, banoa”.
Iker Lauroba. Gainera, jarriko ez balu…
Antton Telleria. Hori da. 
Olaia Urtiaga. Hori da. Hori da. Niretzat check-aren kontua eta guzti hori beharrean garrantzitsuagoa da aukera hori egotea. 
Antton Telleria. Bai, ezta?
Olaia Urtiaga. Taldeetatik atera jakin gabe. Gainera…
Antton Telleria. Ze(ren) besteen lekua jarrita egia da baduela horrek arrogantziatik (harrokeriatik) nolabait… 
Olaia Urtiaga. Bai. 
Antton Telleria. A, pasa dituzu bi urte ezertxo ere esan gabe. 
Olaia Urtiaga. Eta orain bazoaz.
Antton Telleria. Eta orain abisatu diguzu bazoazela, ezta? Zoaz atzeko atetik. WhatsApp-talde horiek behar lukete atzeko ate bat. 
Olaia Urtiaga. Egia da. 
Antton Telleria. Atera egin nahi dut. Nondik? Aurreko atetik edo..
Olaia Urtiaga. …atzekotik beti. 

detalle2

Dokuteka

B2
2021-03-09

x61pRelaContWAR

28040723
00:03:49

x61pViewCountWAR

4687

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR