Agerraldia 8 Atala 2
"Din-don" tinbrea.
AMONA: Banoa, banoa! Gaur ere partea entzun gabe geratu behar! Banoala!
TXUSMA: Kaixo! Txaro hemen al da?
AMONA: Hemen ez dago Txarorik.
TXUSMA: A, ba, berak esan dit hona etortzeko. Beraz, ez dakit ulertuko duzun, baina barrura sartu, eta bertan geratuko naiz haren zain. Berandu baino lehen hemen izango dela nik uste!
AMONA: A, beno, ezer ikutzen ez duzun bitartean...
TXUSMA: Ez, ez, hortxe, salan, geldi-geldirik...
AMONA: Ez, nik... ezer ez zikintzeagatik esaten nuen. Figura horrekin... erruki gure siloiak!
TXUSMA: Bo, zaude lasai, itxura besterik ez da eta!