Agerraldia 8 Atala 4
Garrasi handi bat entzun da.
AMONA: Topatu ditu. Beste garrasi bat.
AMONA: Ez, lehen bat topatu du, orain bestea...
AMA: Ama! Ama!!
AMONA: Zer da, Maritere?
AMA: Etxe guztia eskalez beteta! Bat pasiluan, beste bat egongelan, baina zer da hau? Nola sartu dira, edo zer egiten dute hemen?
AMONA: Ba, Txaroren zain daude.
AMA: Txaro? Hemen ez dago Txarorik! Hara, ama, esan biei alde egiteko hemendik, Ertzantzari deitu baino lehen!
AMONA: Lasai, neska! Ez dago kuidadorik!
AMA: Berorrek utzi al die sartzen?
AMONA: Ba, bai... Txaro ez al da, ba, gaur etortzekoa?
AMA: Baina zein Txaro, ordea?
AMONA: Maiteren laguna.
AMA: Maiteren laguna? Baina zer ikusi dauka Maiteren lagun batek kinki-jende honekin?
AMONA: Maritere, faborez, ez dutela kalterik egingo!
AMA: Jesus, Jesus! Gaur umore onez jaikitzeko egin ditudan ahaleginak egin, e, eta, aspaldiko partez, horoskopoa ere nire alde nuela. Hara, hau bada gero, e! Hau bada, gero!
AMONA: Baina isilduko al zara, emakumea? Hori da erretolika! Hauxe duk hauxe!
"Din-don" tinbrea.
AMONA: Hara, badator Txaro!
AMA: Txaro...
AMONA: Jantzi edo... bixaje horrekin txukuna zaude, ba, inoren begi aurrerako!