detalle dokuteka-generico-fitxa

Arropa ere Internet bidez

Arropa erosteko ere aukera eta abantaila handiak eskaintzen ditu Internetek. Gero eta marka gehiago ari dira zabaltzen bere erakusleihoak sarean. Eta Interneten, jakina, gure inguruko dendetan baino aukera handiagoa daukagu gustuko arropa aurkitzeko. Gai horren inguruan hitz egin dute Laia Varela moda-adituarekin, Euskadi Irratiko Faktorioa saioan.

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Pixabay

 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

LAIA VARELA. Poliki-poliki, denak….
KAZETARIA. Ari dira horretan, ezta?
AIA VARELA. Ari dira, bai.
KAZETARIA. Gogoan dut Inditex-eko marka ezagunena Zara da, eta Zarak bide hori hartu zuenean iraultza handia izan zen; bereziki, etxera ez dendara bertara ere bidaltzen zuelako.
LAIA VARELA. Bai. Hori da nire ustez abantaila handiena, ezta? Azkenean, aukera ematen dizute dendara eramateko, dendan berez ez dagoen produktua zuri Interneten ikusi eta gustatu zaiguna. Dendara eramaten dizute eta hantxe bertan zu gerturatu, probatu eta, gainera, gustatzen ez bazaizu, hantxe uzten duzu, ez duzu erosi beharrik.
KAZETARIA. H&M-koa esan duzu iraultza moduko bat dela, hemen ez zegoelako estatuan horretarako aukera. Erosi ahalko dira edozein produktu, gure dendetan ez zeudenak, baina kanpoan bai.
LAIA VARELA. Hori da, hori da. Azkenean H&Mk plataforman dauzkan guztiak, ez. Eta hori ere… azkenean gure dendak, eta Donostia batean, ezta Madril batean, Bartzelona batean dauden produktuak
KAZETARIA. Paris batean…
LAIA VARELA. Hori da, noski. Ez daude hainbeste produktu; orduan, online ikusia eta beste zeozer ikusten badugu gustatzen zaiguna, ba… Bai, aurrerapena bada.
KAZETARIA. Zuk esan duzu horrek alde onak badituela eta alde txarrak.
LAIA VARELA. Bai, bai. Alde onak dira, nire ustez gehiago dira, e? Alde batetik ez zara dendaz denda ibili behar, gustuko ez baduzu –beste batzuk badugu gustuko, baina ez duenak dendaz denda ez du ibili behar–. Ilararik ere ez duzu egin behar. Batzuetan txoiloak aurkitzen dira.
KAZETARIA. Interneten bidez?
LAIA VARELA. Bai. Ez dakit nolabait merkealdiak beti daude. Ez da momentuko gauza, baizik eta beti aurkitzen duzu orri jakin batzuetan merkeago dauden produktuak. Eta, gero, mundu guztiko gauzak erosi daitezkeela: Australiako marka bateko soineko bat gustatzen bazaigu, etxera ekartzen digute, eta hori lehen ezinezkoa zen, ez? Eta Donostiako dendetan ez dauden gauzak erosi ditzakegu, ez?
Eta bai prozesuan laguntzen digula gure taila jakitea, hori delako desabantaila…
KAZETARIA. Eta hori nola egin? Zapatena errazena da, gutxi gorabehera asma dezakezu, baina…
LAIA VARELA. Gutxi gorabehera. Ni, egia esan, horretarako pixkat segurola naiz. Orduan, ja ezagutzen det [dut] nire galtza-taila, dendan probatu dudalako egindako bidaietako batean. Orduan, online erosi behar badut, badakit zein den nire taila; bestela, ausartu egin behar gara.
KAZETARIA. Laia, gogoan dut, aspaldi-aspaldi, amonaren etxean ikusten nituen etxera bidaltzen zituzten aldizkari horiek, arroparekin… Gero erosten zenuen edo erosten zuen alkandora bat, eta gero etxera iristen zen alkandorak ez zeukan, ez zuen zerikusirik aldizkarian azaltzen zenarekin.
LAIA VARELA. Hori da niretzat alde negatiboa, negatiboena, gainera, ezin dugula ukitu. Eta tela ezin dugu jakin nolakoa den, ona den, ez den, zer forma hartuko duen gure gorputzean… Hori da niretzat alde negatiboa. Orduan, bai, niri beti gustatzen zait ukitzea zer tela den, ikustea… eta online ausartu egin behar gara.
KAZETARIA. Alde txarra esan duzu: taila eta bestea ezin dugula ukitu. Besterik ikusten diozu zuk?
LAIA VARELA. Ba, batzuetan, bueno, azkenean ez da oso negatiboa, baina itzultzeko batzuetan, ba, latosoa dela prozesua, ez da hain erraza. Dendan, esan duguna, Zaran, adibidez, bertan probatu eta bertan utzi dezakegu gustukoa ez badugu…
KAZETARIA. Hori Zararen kasuan, adibidez.
LAIA VARELA. Oso erraza. Baina, demagun, Asos-en itzuli nahi dugula, ba, Ingalaterrara bidali beharko genuke. Baina, bueno, gehienek gero eta erraztasun gehiago jartzen dituzte prozesu horretarako.
KAZETARIA. Egia esan, nire lagun batek bueltatu zuen eta arazo gutxirekin esan zidan, oso erraz hartu ziotela.
LAIA VARELA. Horregatik, gero eta gehiago. Ba, ikusten dutelako jendeak erosi, probatu eta gustuko ez badu itzuli egiten duela. Eta prozesua erraztu behar duzu.

detalle2

Dokuteka

B1
2014-09-12

x61pRelaContWAR

16345322
00:03:52

x61pViewCountWAR

8070

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR