Dokuteka
Internet bidez egindako erosketak itzuli al daitezke?
Gero eta jende gehiagok egiten ditu erosketak Internet bidez. Baina zer egin dezakegu jasotzen duguna gustuko ez dugunean? Edo berandu iristen zaigunean? Ba al dago ezer egiterik? Gaztea Irratiko Dida saioan aholku batzuk eman dituzte gai horri buruz.
Hiztegi lagungarria:
30 EGUNEN BURUAN. 30 egun igarota.
Amaren urtebetetzea otsailaren 1ean zen, eta 30 egunen buruan, alabarena.
ASKO JOTA. Gehienez ere.
Gela horretan 12 ikasle sartzen dira, asko jota.
BABESTUAK. Defendituak.
Aberatsak eta pobreak berdin al daude legearen aurrean babestuak?
ELKARTE. Elkargoa, sozietatea.
Euskal Herrian elkarte gastronomiko asko daude.
ESKARI. Diru-kopuru baten truke jasotzen den zerbitzua, ondasuna…
Kamisetak saltzeko on-line denda horrek eskari asko izan ditu Gabonetan.
ESKUBIDE. Legearen arabera, zilegi den eskaera
Amari esan zion semea erietxera eramateko eskubidea zuela, aitaren baimenik gabe: hori esan zion abokatuak.
EZER EGIN AURRETIK. Zerbait egin baino lehen.
Garbigailua erosi baduzu, irakurri instrukzioak, ezer egin aurretik.
ITZULTZEKO AUKERA. Bueltatzeko okasioa.
Konforme ez bazaude, beti daukazu produktua itzultzeko aukera.
JASO. Bildu, hartu, bereganatu.
Kinielari esker jaso duen dirutzarekin oporretara joan da.
LAGUNTZEKO PREST. Laguntzeko pronto.
Kontsumitzaile-elkarteak laguntzeko prest daude, zalantzak argitzeko.
LEGEDIAREN BARNE. Legearen barruan.
Interneteko salerosketak ere legediaren barne daude.
NEURRI. Erabakia.
Futbol-epaileak neurri zorrotzak hartu zituen: 6 txartel gorri atera zituen partidu berean.
OPARI PILA. Opari mordoa, piloa.
Gaurko umeek opari pila omen dute.
ESATARIA 1. Kontua da Gabonetan ba opari asko egiten dira, Erregeak direla, Olentzero, Mari Domingi, lagun ezkutua, lehengusu ezkutua,
ESATARIA 2. Bai, dena…
E1. Ez dakit zer ezkutua… Azkenean ikaragarrizko opari pilarekin topatzen gara…
ESATARIA 3. Bai.
E1. Eta zer pasatzen da? Ba hauetako asko internet bidez erosten ditugula.
E3. Bai.
E1. Eta askotan ahaztu egiten zaigu: Internet bidez erosten ditugun gauzak ere itzuli daitezke
ESTARAIA 4. A bai?
E1. Kontua da: nahiz eta erosi estatuaren barruan, estatutik kanpo erosi, gure estatuaren legediaren barne gaude. Hau da, nahiz eta kanpoan erosi, babestuak gaude. Hau da, asko jota 30 egunetan iritsi behar du produktuak, erosten dugunetik.
E4. Joe, eske matxo, bestela kadukatua etortzen zaizu.
E1. Hori da, lehenik eta behin hori garrantzitsua, 30 egunen buruan etortzen da. Hori baino beranduago etortzen bada itzultzeko aukera dugu ezer eskatu gabe, eta nahi izanez gero bikoitza ere eskatu genezake dirutan hori bueltatzeko baita ere.
E4.E3. A bai?
E1. Bai.
E3. Jexux!
E1. Horren eskubidea badugu.
E4. 30, hau da, zuk eskaria egin eta handik 30 egunera jaso ez baldin baduzu
E3. Jolin.
E4. Eskatua zenuen hori, batetik dirua itzuli behar dizute, eta gainera tonto jartzen baldin badira ordaindu zenuenaren bikoitza ere jaso dezakezu.
E3. Jolin.
E1. Hori da. Baina beti , beti itxaron behar dugu baita ere produktua iritsi arte, ezer egin aurretik, baita ere, e?
E4. Bale. Bale.
E1. Produktuak iritsi egin behar du, eta orduan hartu behar ditugu neurriak: bueltatu edo dirua eskatu, edo dena delako hori. Garrantzitsua alde horretatik.
Eta beti ere 30 egunen buruan egin behar da, hori da hartu beharrekoa kontuan. Eskaria egiten dugunetik 30 egunetan jaso behar dugu…
E3. Um.
E1. Baina jasotzen dugun momentutik 7 egun ditugu itzulera egiteko.
E4. Bale.
E2. Bale.
E1. Orduan asko jota 30 egunen buruan jaso behar dugu, baina jasotzen dugun momentutik aurrera 7 egun ditugu neurriak hartzeko. Hortik aurrera ez du balio.
E4. Bale.
E1. Garrantzitsua. Beste gauza bat. Gauza pertsonalizatuak direnak, izenak jartzen dituztenak: produktu digitalak, diskoak, DVDak, produktu elektronikoak, eta horrelakoak, irekitzeko aukera badugu, baina itzultzeko arazoak izango ditugu. Baita ere kadukatzen diren produktuekin. Horrelakoak ez dituzte jasotzen. Hori bai, beste produktu elektroniko batzuk jasotzen baditugu, guk kaxa irekitzeko eskubidea badugu.
E2. Bale.
E1. Bertan dagoena ikusteko, ea dena dagoen, ikusi genezake eta ireki ere bai.
E2. Bai.
E1. Kaxa gorde. Kaxa gorde. Gero bertan itzuli beharko delako. Baina guk irekitzeko aukera badugu, bertan dagoena ikusteko.
E4. Baina inoiz ez diskoren bat, programaren bat…
E1. Hori da.
E1. Gehienbat ikusteko ea dena barruan dagoen…
E3. Ja.
E4. DVD bat, horrelakoak ez dira ireki behar.
E1. Dena barruan dagoen jakiteko. Eta produktu pertsonalizatuak, hau da…
E2. Baina batzuetan edukitzen dute halako pegatina prezintatu bat, behin hori altxatzen baduzu ja…
E1. Baina kaxa irekitzeko aukera baduzu, bertan dena dagoen jakiteko.
E2. Bai?
E1. Bai.
E2. Bale. Bale.
E1. Berez eskubidea duzu. Eta tonto jartzen badira…
E2. Eske niri pasa zait hola, mando batekin, denda batean eta bakarrik ireki egin genuen, baina pegatina altxa egin genuen…
E4. Baina mandoa itzuli dezakezu: garbi.
E2. Ez. Ez. Ez. Ez didate hartu.
E1. A ba berez itzuli beharko…
E2. Ez internet bidez, denda batean e?
E1. Eta okerrago oraindik.
E2. Ba ez didate hartu.
E1. Ba hartu egin behar dute.
E2. A! beno.
E1. Hartu egin behar dute.
E2. Nirekin etorriko zara gaur?
E1. Beharko!
E2. Bale ba.
E1. Bestela bihar folloia dut hemen.
E2. Lagundu!
E1. Dirua eskatzeko aukera dugu itzultzen dugunean. Baina ez dute zertan beti dirua itzuli beharrik. Beste produktu bat emateko eskubidea dute…
E4. A, bale bat ematen dizute…
E1. Edo txeke bat…
E4. Gero beste zerbait hartzeko.
E1. Horregatik, produktu batekin konforme ez , ez baldin bagaude ere dirua eskatu ordez itzuli dezakete tiket bat, edo beste produktu bat itzuli dezakete horren truke.
A4. Bale.
E1. Berez, horiek denak kontutan hartzekoak. Eta hori bai: lehen esan duguna: produktu pertsonalizatuekin kontuz, izena jartzeko aukera ematen dutenekin, eta horrelako gauzekin. Adibidez, iPod-ak erosterako orduan pertsonalizatzeko aukera ematen dute atzean…
E4. A izena jarriz, edo nahi den testua jarriz…
E1. Horrelakoak bueltatzeko arazoak izaten dira.
E4. A, bale. Bale.
E1. Beti ere horrelako gauzak baldin baditu: pertsonalizatuak oparitzeko eta oso ondo geratzen dira, baina kontutan eduki Itzultzerako orduan arazoak izango ditugula. Hori bai. Honek guztiak ez badu funtzionatzen FACUA, OCU eta horrelako elkarteak bertan dituzu laguntzeko prest eta zure eskubideak gogoratzeko prest.
