Asmakizunak

Entzun audioak eta asmatu zer den deskribatzen dena. 25 igarkizun daude. Erantzunak transkripzioan aurkituko dituzu.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.

 

 

 

 

 

Irudia: Arek Socha, Pixabay


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1. Fruitua da. Gorri-gorria eta txikia da. Barruan hezurra du. Zer da? Gerezia.

2. Guk jaten dugu, saguek ere jaten dute.Fama handikoak dira Idiazabalgoak. Gazta.

3. Gereziak barruan dute eta oso gogorra da. Nire gorputzean ere badago. Azalaren eta haragiaren azpian dago, eta oso gogorra da. Zer da? Hezurra.

4. Oiloak egiten ditu. Kanpotik gogorra da eta barrutik biguna, zuria eta gorria. Zer da?. Arrautza.

5. Fruituek (sagar, madari, laranja, etab) kanpoan dute; guk ere gorputzean badugu, kanpoan. Azala.

6. Baratzean daude. Jateko dira. Batzuk berdeak dira eta beste batzuk gorriak. Dendariek gorriak potoetan saltzen dituzte. Barruan pipitak dituzte. Zer dira? Piperrak.

7. Fruituak dira. Gorri-gorriak dira. Barruan ez dute hezurrik. Lurrean daude eta txikiak dira. Zer dira? Marrubiak.

8. Hamabi zapata dozena da, bi zapata zenbat dira? Pare bat.

9. Eskuan hartzen dugu zopa jateko. Zer da? Goilarea.

10. Amak tarta ekarri du etxera. Nik osoa nahi dut, baina ez da niretzat bakarrik. Zenbat da niretzat? Zati bat.

11. Ogia, gazta, haragia ebakitzeko balio dute. Dendetan saltzen dira. Zer dira? Labanak.

12. Gaur amonaren eguna da. Beraz, etxean bazkaririk ez. Kanpoan bazkalduko dugu. Non? Jatetxean.

13. Haragia eta arraina jateko eskuan hartzen dugu. Ez da labana zer da? Sardexka.

14. Edateko erabiltzen dugu. Etxe, denda eta tabernetan daude. Zer da? Basoa.

15. Nire eskua ez dago zikina. Nola dago? Garbia.

16. Harria ez da biguna. Nolakoa da? Gogorra.

17. Autoa ez da merkea; diru asko balio du. Nolakoa da autoa? Garestia.

18. Ura ez da garestia. Nolakoa da? Merkea.

19. Marrubia ez da gogorra. Nolakoa da? Biguna.

20. Txerria ez da garbia. Nolakoa da? Zikina.

21. Animalia handi-handia da. Itsasoan bizi da. Animalia horrek aho handia du. Zer da? Balea.

22. Larrean dago. Behiek eta astoek jaten dute. Berde-berdea da. Zer da? Belarra.

23. Itsasoan dago, ez da arraina. Lurra da. Bertan jendea bizi da, eta inguruan ura dago. Irunen eta Donostian badaude. Zer da? Irla.

24. Ur asko dago. Itsasontziak bertan dabiltza eta arrainak ere bai. Olatuak ditu. Zer da? Itsasoa.

25. Eguraldi ona dago. Jendeak galtza motzak ditu soinean. Baina halako batean euria hasi du. Lehen patxadaz, baina orain nola dabiltza? Korrika.
 

A1
1984-03-25
16343332
03:30
9698