Dokuteka
Jon eta Jone 46: Segapotoa
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa telefonoz. Telefonoa erori eta puskatu zaio mutilari. Ondoren elkarrekin bazkaltzen dute, baina mutilak egun txarra duela dio.
Pi-pi-pi...
Jone.- Bai?
Jon.- Ni naiz, Jone.
Jone.- Zer, zer moduz?
Jon.- Nahikoa liatuta, e?
Jone.- Aizu, nondik deitzen didazu? Kristoren zarata entzuten da.
Jon.- Bai, kaleko kabina batetik.
Jone.- Eta mobila?
Jon.- Mobila? Ni me hables, mobila.
Jone.- Zer pasatu zaizu ba?
Jon.- Ez duzu sinistuko. Estudiotik atera naiz postetxera joateko.
Jone.- Bai.
Jon.- Ba eskaileretara hurbiltzen ari nintzela, estropezu egin eta alkandorako poltsikotik telefonoa atera.
Jone.- Eta lurrera.
Jon.- Lurrera, bai, bai, baina lau pisu beheragoko lurrera. Eskailera zulotik erori ez zait ba! Baina beheraino, e?
Jone.- Mr. Bean-en kapitulu bat dirudi, e?
Jon.- Bai, zu deskojonatu zaitez gainera.
Jone.- Barkatu, Jon, baina oso graziosoa da.
Jon.- Oso graziosoa, bai. Ba orain postetxerako bidean beste bat erostera joan beharko dut, e?
Jone.- Eta etorriko zara bazkaltzera ala zer?
Jon.- Beno, zeozer (zer edo zer) prestatzen badidazu, akaso.
Jone.- Berdura-krema eta berdela labean. Ondo?
Jon.- Bale, bale.
Jon.- Beno! Oso goxoa zegoen hau, e, Jone?
Jone.- Bai, jan duzun belozitatea ikusita baietz esango nuke.
Jon.- Segituan joan beharra daukat.
Jone.- Zer, beste neskarekin ere geratu zara bazkaltzeko edo zer?
Jon.- Zer neska? Ez dizut ezer ulertzen.
Jone.- Berdin dio, broma da.
Jon.- Gaur ez dut ezer harrapatzen, ez da nire eguna, guztia ari zait gaizki ateratzen.
Jone.- Jon, lasai, nora zoaz hain azkar ba?
Jon.- Lanera joan aurretik posta-kutxara joan beharra daukat oraindik, Paristik gauza bat bidali behar didate eta horren zain nago. Ea iritsi zaidan ikustera noa, e? Gero hitz egingo dugu, gero arte.
Pi-pi-pi...
Jone.- Bai?
Jon.- Jone? Nire telefono berritik hots egiten dizut.
Jone.- Hara, bestearen modukoa da?
Jon.- Keba, hau txiki-txikia da eta bibradorea dauka honek.
Jone.- Eta gustua ematen dizu horrek ala?
Jon.- Gustua, gustua ez baina batzuetan sustoa, jotzen duen bakoitzean kristoren sustoa hartzen dut. Patrikan eduki eta bat batean zerbait bizirik izango bazenu bezala sentitzen duzu, e?
Jone.- Beno, eta heldu zaizu pakete hori edo zer?
Jon.- Paketea? Ah, Paristik bidali behar zidatena, ezta? Bai, bai, iritsi da, bai.
Jone.- Eta? zer da?
Jon.- A ber, Jone, Paristik zer etortzen da normalean? Edo, Parisen zer enkargatzen da?
Jone.- Ba, jende normalak, umeak enkargatzen ditu Parisen. Zuk, auskalo.
Jon.- Ba hori, haur bat, bai, baina nire beste neskarentzat da haurra, bai.
Jone.- Zer? Ez dut broma ulertu.
Jon.- Bazkarian esan didazunagatik esaten dizut.
Jone.- Ah, ba ez naiz gogoratzen.
Jon.- Beno, berdin dio. Tipografia berezi batzuentzako moldeak dira, lanerako, Parisen merkeagoak direlako.
Jone.- Beno, eta gaur ere berandu etorriko zara?
Jon.- Seguru aski bai.
Jone.- Bale, ba ni zinera joango naiz orduan.
Jon.- Hots egiozu Itziarri, igual hark ere joan nahiko du zurekin.
Jone.- Txotxolo!
