Dokuteka
Jon eta Jone 45: Ileapaindegitik
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neska pelukeriatik etorria da. Ondoren elkarrizketa dute; mutilari ez dirudi asko gustatu zaionik.
Jon.- Epa, Jone, iritsi naiz.
Jone.- Aupa!
Jon.- Ogia ekarri dut.
Jone.- Kasualitatea, nik ere erosi dut.
Jon.- Kalera atera al zara ba goizean?
Jone.- Bai, pelukeriara joan naiz.
Jon.- Pelukeriara? Ea, erakutsi zer egin dizuten.
Jone.- Baina hainbesterako da?
Jon.- Ez, ez, ondo dago, egiatan.
Jone.- Ez zaizu batere gustatu.
Jon.- Ezetz?
Jone.- Ez, begiratu nauzunean ipini duzun aurpegia ikustea baino ez dago.
Jon.- Ezetz ba, ez dela hori, baina sorpresa izan da, ez nekien hainbeste moztu behar zenuenik.
Jone.- Nik ere ez, baina Kontxik, pelukerak, esan dit ile motza primeran geratuko zitzaiola nire aurpegiari eta mozteko esan diot.
Jon.- Eta Kontxi hori gustura geratu da? Ondo zaude baina, badakizu, ilea mozterakoan horixe gertatzen da, ohitu arte arraroa egiten zait.
Jone.- Beno, gainera udara begira..
Jon.- Hori bai, bai.
Jone.- Animo, Jon, haziko zait berriro.
Jone.- Ez begiratu horrela, Jon.
Jon.- Nola begiratzen zaitut ba?
Jone.- Ez dakit, arraro.
Jon.- Arraro, nola?
Jone.- Ba ez dakit, arraro.
Jon.- Jo, eske orrazkera horrekin aurpegi gehiago ikusten zaizu.
Jone.- Eta hori ona edo txarra da?
Jon.- Ez, niri gustatzen zait, bai, ahoak adibidez handiagoa dirudi, eta belarriak. Ez dakit, belarri sexy...
Jon.- Lasai, Jone, neronek jasoko dut gaur eta garbituko ditut, bostak arte ez noa gaur lanera.
Jone.- Ah... Zelan ba?
Jon.- Berandu arte geratu behar dugulako. Animazio bat egin behar dugu iragarki batentzako eta horretarako Anderren lagun batek etorri eta lagunduko digu.
Jone.- Beno, baina mahaia behintzat jasoko dut.
Jon.- Aizu, belarriez gain lepoa izugarri luzea daukazula ahaztua neukan.
Jone. Bostak arte esan duzu?
Jon.- Bai.
Jone.- Orduan siesta egiteko astia badaukagu.
Jon.- Nik ez daukat batere logurarik, e?
Jone.- Ez, bestelako siesta, tonto!
Jon.- A, bestelakoa...
Jon.- Aizu, Jone, orrazkera berri honek badauka bentaja, e?
Jone.- A!
Jon.- Neska berri batekin egotea bezalakoxea da hau.
Jone.- Mmmm. Eta hori abantaila da, ala?
Jon.- Ulertzen didazu, eske morboa ematen dio honek.
Jone.- A, bai? Ba hurrengoan zuk peluka bat ipini ea niri morboa ematen didan, bale?
Jon.- Badakizu? Orain bai, orain logura sartzen ari zait, oraintxe.
Jone.- Ba ez daukazu astirik, ia-ia bostak dira.
Jon.- ... Kafea egitera noa orduan, e?
Jone.- Emadazu laztan bat!
Jon.- Non emango dizut?
Jone.- Hemen, hemen, lepoan.
Jon.- Zure lepoko zein hektareatan?
Jone.- MMMm!
