Dokuteka
Jon eta Jone 55: Hipermerkatuan
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Hipermerkatura doaz elkarrekin; zer erosi erabakitzeko ez dira ados jartzen eta azkenean bakoitza bere aldetik doa. Irteeran elkartuko dira.
Jone.- Bai?
Jon.- Zertan zabiltza, pottoka? Bost minutu daramazkit hemen zain.
Jone.- Ez da hainbesterako, Jon.
Jon.- Eske furgoneta doble filan daukat eta hemen dabil motorikoia, gora eta behera.
Jone.- Bale, bale.
Jon.- Benga, jaitsi.
Jone.- Banoa.
Jone.- Eta zelan utzi dizu furgoneta Anderrek ba?
Jon.- Ba nik hari motorra utzi diodalako.
Jone.- Ba baneukan gogoa hiperrera joan eta erosketa handia egiteko, e? Furgoneta lepo beteko dugu, Jon.
Jon.- Beno, lepo, lepo, ikusiko dugu.
Jone.- Beitu (begiratu), plantxatzeko taula, lorontzi ganorazkoak, apalak ere...
Jon.- Lasai, e? Kreditu-txartela erre egin nahi didazu, edo zer?
Jone.- Baina, Jon, horiek denak behar ditugu. Furgoneta behin izanda, ba aprobetxatu egin beharko dugu, ez? Sagutxo...
Jon.- Ez dakit nola konbentzitu nauzun. Mila aldiz esan dizut printzipio kontua dela hipermerkatuetara ez joatea.
Jon.- Jone! Karrotxo batekin nahikoa izango al dugu?
Jone.- Hartu beste bat, badaezpada.
Jon.- Zu zer, supermerkatu osoa erosteko asmotan etorri zara, edo zer?
Jone.- Jon, beste bat hartzeko!
Jon.- Mi carro me lo robaron anoche mientras dormía!!
Jon.- Hartzazu hori, eta landareentzako lur-boltsa hori ere eraman egingo dugu. Begira, mangera honek hamar euro besterik ez du balio. Maritxuak ureztatzeko eramango dugu.
Jone.- Jon, laga mangera hori hor. Zurekin ezin da erosketak egitera etorri.
Jon.- Joder, eske nik ez nuen etorri nahi.
Jone.- Beitu (begiratu), hobe izango da bakoitza bere aldetik joatea, zuk erosi zeure gauzak eta nik nireak, eta hamar minutu barru hemen elkartuko gara falta zaiguna erosteko.
Jon.- Bale, bale.
Jone.- Baina Jon, karrito hori ez dela patinetea!
Jon.- Begira, eskurik gabe noa!
Jone.- Eskerrak hiperrei boikota egiten diezun. Karrotxoa bete-betea daukazu eta!
Jon.- Azkarra naizelako erosketak egiten.
Jone.- Ea. Rona, garagardoa, patatak, txokolatea... Baina, litxarkeriak baino ez dituzu erosi eta!
Jon.- Beno, etxean gordetzeko dira, hauek ez dira pasatzen.
Jone.- Eta hau? Motorren aldizkaria? Baina begi-parean jartzen zaizkizun gauza guztiak erosten dituzu ala?
Jon.- Eta zuk zer, e? Ea. Babarrun ekologikoak, arroz integrala... Baina sekta makrobiotikoa utzi zenuela esan zenidan, ezta?
Jone.- Jon, laga gauza horiek karrotxoan. Kotxean elkartuko gara, bale?
Jon.- O sea, ez duzu nirekin atera nahi hipermerkatutik, ezta? Lotsa pasa arazten dizut edo zer?
Jone.- Jon, alde nire bistatik.
Jon.- Bale, baina utzi karrerilla hartzen.
Jon.- Eta gero esaten dute hipermerkatuetan gauzak merkeagoak direla. A zer koska egin diogun kreditu-txartelari.
Jone.- Txorradak baino ez dituzu erosi, Jon.
Jon.- Aizu, hauetako karrotxo bat eramango bagenu zer?
Jone.- Baina, zertarako nahi duzu zuk supermerkatuko karritoa?
Jon.- Ez dakit, baina 50 zentimoren truke cholloa iruditzen zait, eta gainera furgonetak badauka tokia!
Jone.- Beno, Jon, laga karritoa bere lekuan eta goazen behingoz.
Jon.- Aizu, erosketak egiterakoan beti jartzen al zara umore txarrez?
Jone.- Bakarrik egiten ditudanean ez.
Jon.- Eta noiz etorriko gara berriro, pottoka?
