Dokuteka
Jon eta Jone 62: Esther Williams
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Elkarren artean apustu egiten dute ea nork iraun gehiago arnasa hartu gabe.
Jon.- Jone!
Jone.- Zer?
Jon.- Sofa hau ilez beteta dagoela.
Jone.- Eta?
Jon.- Ba hori, eseri eta ileak besterik ez ditudala topatu nik hemen.
Jone.- Nireak izango dira, zeren zuk ilea...
Jon.- Zer? Nik ilea zer?
Jone.- Ba hori, zuk ilea ezer ere ez.
Jon.- Beno, ez, nik ez daukat ilerik baina zelulitis pistolerarik ere ez daukat.
Jone.- E, zer esan nahi duzu?
Jon.- Entzun duzuna, bakera.
Jone.- Nik ez daukat pistolerarik, gerri femeninoa daukat, besterik ez.
Jon.- Bale, bale, bakera.
Jone.- Ba begira, pikatu egin naiz.
Jon.- Eta zer?
Jone.- Ba arnasa hartzeari lagako diodala zuk barkamena eskatu arte.
Jon.- Bale, bale, benga, hasi.
Jon.- Sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar... hogeita hamar, hogeita hamaika, hogeita hamabi, hogeita hamahiru, hogeita hamalau... Zer, zer moduz? Berrogei, berrogeita bat, ... berrogeita hemezortzi, berrogeita hemeretzi... Berrogei......Minutu bat. Esther Williams-ek baino erresistentzia gehiago daukazu, e? Minutu bat berrogeita... tranpa egiten ari zara, hau ez da posible.
Jone.- Baina zuk zer uste duzu?
Jon.- Nola zer uste dudan? Ezetz egin hori baineran?
Jone.- Zergatik egin behar dut baineran?
Jon.- Edo askan, nahi duzuna, berdin dio, baina ur azpian probatzen da ondo nork arnasten duen eta nork ez.
Jone.- Ba ez dut egingo.
Jon.- Orduan ez zara Esther Williams, bakera.
Jone.- Bete bainera!
Jon.- Minutu bat eta bi segundo, hiru, lau, bost...
Jone.- Zenbat?
Jon.- Ia minutu bat
Jone.- Erakutsi kronometroa.
Jon.- Kendu esku hori.
Jone.- E, hemen minutua pasatu egin dut, e?
Jon.- Bai, hortxe-hortxe. Bakera!
Jone.- Beno, ezetz gainditu, kalborota?
Jon.- Badakizu ondo asko baietz.
Jone.- Erakutsi!
Jon.- Bale, baina lehenengo askako ur hau aldatu. Ikusten al duzu? Ilez beteta utzi didazu eta!
Jone.- Zure buruan pegatuko ote diren beldur zara, ala, Kojak ?
Jon.- Beno, tira, banoa, e?
Jone.- Itxaron momentu bat, tori.
Jon.- Zer demonio da hau?
Jone.- Piszinako txanoa, dauzkazun ile gutxi horiek ez bustitzeko edo ez dezaten ihes egin.
Jon.- Je, je, jarri ezazu kronometroa martxan. Nik agoantatuko dudan denbora zuk kasik ez dakizu zenbatzen eta.
Jone.- Txulo!
Jon.- Bakera!
Jone.- Benga, benga, sar ezazu burua behingoz uretan.
