detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 61: Ginekologoarenean

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neska ondoezik dago eta ginekologoarenera laguntzen dio mutilak.

Kondoiak erosten bukatuko dute.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jone.- Jon, ezin dugu horrela jarraitu.

Jon.- Baina zer egin dut nik orain?

Jone.- Ez duzu ezer egin.

Jon.- Orduan?

Jone.- Ez, ez da grabea baina bart gauekoa...

Jon.- Zer da "bart gauekoa"?

Jone.- Ba esan nizuna, mareoak eta gonbito larria...

Jon.- Baina zer esan nahi didazu? Ez zara ba..?

Jone.- Ez dut uste. Badakizu pildora hartzen dudala baina...

Jon.- Baina, baina, zer?

Jone.- Arratsaldean ginekologoarengana joango naiz.

Jon.- Nahi al duzu zurekin joatea?

Jone.- Nahi duzuna egin.

Jon.- Beno, ba bai, orduan banoa.

Jon.- Jone, mutil bakarra naiz hemen.

Jone.- Eta?

Jon.- Ezer ere ez, mutil bakarra naizela.

Jone.- Zer, lotsatuta?

Jon.- Ez, lotsatuta... Beno, pixka bat bai.

Jone.- Ba lasai egon, ni naiz eta hankak zabaldu behar dituena.

Jon.- Joder, Jone...

Jone.- Zer?

Jon.- Ez izateko hain zakarra.

Jone.- Zakarra? Baina ez da egia ala?

Jon.- Bale, bale, ez dut ezer esan, e? Pasaidazu (pasa iezadazu) mahai gaineko Hola! Hori.

-Hurrengoa, mesedez?

Jone.- Bai, ni naiz.

Jon.- Jone, zurekin joan behar al dut?

Jone.- Ez, ez da beharrezkoa.

Jon.- Orduan hemen geratuko naiz?

Jone.- Zuk beste aukerarik ikusten duzu?

Jon.- Ez dakit ba, ginekologoarengana noan lehenbiziko aldia da, Jone.

Jone.- Eta urduri zaude, ezta?

Jon.- Ba zertxobait bai, bai.

Jone.- Beno, ba formala izan eta hemen geratu Hola! irakurtzen, bale?

Jon.- Bale.

Ginekologoa.-  Hurrengoa zein da?

Jon.- Eta, zer, haurdun al zaude? Edo haurdun al gaude? Ez dakit nola esan.

Jone.- Baina, Jon, zu ere haurdun zaude ala?

Jon.- Orduan haurdun zaude?

Jone.- Ez, ez nago. Pastillen arazoa da, dosi handiegia ei, eta aldatu egin dizkit. Baina datorren hilabetean hasiko naiz, hortaz...

Jon.- Hortaz zer?

Jone.- Ba berriro kondoiak erabili beharko ditugula.

Jon.- Beno, ba hemendik atera bezain pronto, botika batetik pasa eta erosi egin beharko ditugu.

Farmazialaria.- Bai, zer nahi zenuen?

Jon.- Preserbatibo-kaxa bat emadazu, mesedez.

Farmazialaria.- Zenbatekoa, hamabikoa edo hogeita laukoa?

Jon.- Hamabikoa.

Jone. Hogeita laukoa.

Farmazialaria.- Orduan?

Jone.- Eman hamabikoa eta ez egin kasu fantasma honi.

Farmazialaria.- Besterik nahi?

Jon.- Bai, aspirina batzuk honen buruko minak kentzeko, hortzetako zepillo bigun horietako bat eta emazkidazu bromuro pastilla batzuk niretzako, mesedez.

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2000-02-23

x61pRelaContWAR

16261576
0:02:40

x61pViewCountWAR

2627

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR