Dokuteka
Jon eta Jone 75: Betaurrekoak
Esketx laburra. Eguzkitako betaurrekoak erostera doa bikotea. Azkenean mutilari miopia aurkitzen diote.
Jon.- Mekaguen la puta!
Jone.- Jon, zer pasatzen da?
Jon.- Eguzki-betaurrekoak txamarrako poltsikoan nituen eta gainean ez naiz eseri ba!
Jon.- Ba nik ez dakit eguzkitako betaurrekorik gabe kalera ateratzen.
Jone.- Beno, ba beste batzuk erosi eta kito.
Jon.- Horixe, ba oraintxe joango naiz.
Jone.- Nahi baduzu, zurekin joango naiz.
Jon.- Eta nahi ez badut?
Jone.- Ba nahi ez baduzu, orduan ere zurekin joango naiz.
Jon.- Goazen ba.
Dendaria.- Laguntzarik behar al duzue?
Jone.- Ba beitu (begiratu), betaurreko batzuk nahi ditugu.
Jon.- Eguzkitako betaurrekoak, e?
Dendaria.- Eta norentzat dira, zuretzat edo zure senarrarentzat?
Jon.- Niretzat, niretzat.
Jone.- Bai, nire senarrarendako.
Jon.- "Nire senarrarentzat", e? Non dago zure senarra? Ez nekien ezkonduta zeundenik.
Dendaria.- Ba hementxe dituzu, ea, jar itzazu.
Jon.- Hauek zer moduz geratzen zaizkit, e, kari, kari?
Jone.- Zelako zatarrak, Jon.
Jone.- Eta beste hauek? Hauek uste dut orain modan daudela.
Jon.- Keba, horiek ez dira zure estiloa, horrek modernoegiak dira.
Dendaria.- Ba niri gustatzen zaizkit.
Jone.- Ja, baina ez dira zuretzako.
Jon.- Eta hauek zer, hauek gustatzen al zaizkizu? Begira!
Jone.- Jon, horrek karratuegiak dira.
Jon.- Ba nik uste ondo geratzen zaizkidala. Eta gainera hauek oso erosoak dira motorrean ibiltzeko.
Jone.- Beitu (begiratu) Ray Charles ematen duzu horrekin betaurrekoekin eta, gainera, apur bat makarrak dira, Jon.
Jon.- Makarrak? Bale, se acabó. Erabakita. Barkatu? Bai, hauexek, hauexek erosiko ditut.
Dendaria.- Baina zure emazteari gustatzen al zaizkio?
Jon.- Ez.
Dendaria.- Ba nire ustez hauek ere oso ondo geratzen zaizkizu.
Dendaria.- Ea ba, hauek sudurrean ondo geratzen al dira?
Jon.- Ez dakit ba, baietz uste dut.
Dendaria.- Jar itzazu, eta esango dizut.
Jon.- Bai, ondo eusten dira, bai. Baina aizu, orain apur bat, ez dakit, borroso samar ikusten hasi naiz.
Dendaria.- Ba kristal normal-normalak ditu, e? Zuk betaurrekoak erabiltzen al dituzu?
Jon.- Eguzkitakoak.
Jone.- Baina ikustekoak ez?
Jon.- Ezetz ba!
Dendaria.- Noiz egin zenuen azken errebisioa?
Jon.- Errebisioa? Ez naiz akordatzen.
Dendaria.- Nahi baduzu, egingo dizugu bat, une bat besterik ez da izango.
Jon.- Lasai, lasai ez da beharrezkoa, egiatan.
Jone.- Benga Jon, baietz, orain ez baduzu egiten ez duzu sekula egingo eta!
Dendaria.- 1,25 ezkerreko begian duzuna eta 1 eskuinekoan. Miopia apur bat ere baduzu.
Jon.- Joder!
Jone.- Lasai, normala da zure adinarekin.
Jon.- Entzun al duzu? Dibortzioa eskatuko al diot emazteari? Zuk zer uste duzu? Esadazu.
Dendaria.- Ni ez naiz sartuko, bestela honek koska egingo dit.
Jone.- Et, et, maja, zer esan nahi duzu horrekin?
Jone.- Beno, Jon, aurrerantzean betaurrekoak erabili beharko dituzu.
Jon.- Beno, telebista ikusteko eta gidatzeko bakarrik, e? Aizu, eta zu zergatik zara hain bordea saltzaileekin?
Jone.- Ba beitu (begiratu), ba neure satortxoa euren zulora eraman nahi izaten dutelako.
Jon.- Marrana!
Jone.- Ui! Zer esan dut ba?
