Dokuteka
Jon eta Jone 76: Pakito Kafetera
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mutilak kafetera berria ekarri du, tabernetakoen antzekoa.
Jon.- Begira, Jone, begira zer ekarri dudan.
Jone.- Bai, ikusten dut, kaxa handi bat.
Jon.- Bai, eta kaxaren barruan zer dagoen? Ezetz asmatu?
Jone.- Ezetz!
Jon.- Kafetera berria.
Jone.- Eta zertarako nahi dugu kafetera berria?
Jon.- Baina, hau ez edonolako kafetera, pottoka, hau tabernetako, kafetegietakoen modukoa da hau.
Jone.- Zer?
Jon.- Ba hori, kafe ona egiten duena, aparrarekin eta. Ummm!
Jone.- Baina, Jon, zu burutik zaude ala? Zertarako nahi dugu horrelako kafetera? Taberna ipini behar duzu etxean ala zer?
Jon.- Ez tentatu ni, ez tentatu, e?
Jon.- Jone, Jone, ya está, jarri dut. Begira, zer iruditzen zaizu?
Jone.- Beno, ez da hain handia, nahikoa potxoloa da.
Jon.- Hasi zaizu gustatzen, e?
Jone.- Eske (es que) kafetera ekarri duzula esan duzunean tabernetako handi horietako bat etorri zait burura.
Jon.- Estreinatzeko kafea egin beharko dugu, ezta?
Jone.- Bale, eta, aizu, kafetera zaharrarekin zer egingo dugu?
Jon.- Estudiora eramatea pentsatu dut, han akaso probetxua aterako diogu.
Jon.- Usaindu, usaindu aroma hau.
Jone.- Bai, bai.
Jon.- Goxoa, e? Gustua ematen du etxean horrelako kafetera edukitzeak. Ez dakit nola egon garen orain arte hau eduki gabe.
Jone.- Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Ea, zer izen ipiniko diogu?
Jon.- Zer izen?
Jone.- Ba bai, izena baino ez zaio falta. Ume batez berbetan ari zarela ematen du.
Jone.- Beno, auzoko kafeterarik modernoena daukagunez, bizilagunak kafea hartzera gonbidatu beharko ditugu, ez?
Jon.- Bai, zuk nahi duzuna zera da, Björn hori gonbidatzea da.
Jone.- Adibidez.
Jon.- Ba guk kafea baina berak ekar ditzala gaileta danesak, e? Baina ez Eroskiko merke nazkagarri horietakoak, ez, Danimarkako gaileta danesak. Bestela, jai dauka horrek etxe honetan.
Jone.- Jon, umearen modukoa zara.
Jon.- Bai, bai. Beste kaferik nahi?
Jone.- Beste bat?
Jon.- Bai, bai. Eske (es que), nik beste bat hartu behar dut.
Jone.- Hainbeste kaferekin Juan Saimazaren aurpegia jartzen ari zaizu, Jon.
Jon.- Jone!
Jone.- Zer?
Jon.- Lo al zaude?
Jone.- Bai, lo nengoen, bai.
Jon.- Nik ezin dut lorik egin.
Jone.- A, ez? Zergatik ote?
Jon.- Ez dakit.
Jone.- Ba igual hartu dituzun hamar kafeek badaukate zerikusirik.
Jon.- Jone!
Jone.- Zer?
Jon.- Pakito jarriko diogu, e?
Jone.- Zer?
Jon.- Bai, kafeterari, Pakito jarriko diogula kafeterari. Pakito, kafea mesedez!
