Dokuteka
Jon eta Jone 24: Telezaborra
Operación Triunfo bezalako telebista-saioak gustuko ditu Jonek. Jon, berriz, ez da batere zalea.
Umorezko esketxa, Jon eta Jone protagonista dituena.
Jon.- Ez al da sekula bukatuko txapa hori edo zer?
Jone.- Ixo, laga entzuten.
Jon.- Horretarako egin al duzu karrera bat, e? Potola horren nondik norakoak jarraitzeko?
Jone.- Baina zer ikusirik dauka karrerak guzti honekin? Eta gainera Rosa dauka izena.
Jon.- Rosa, Bisbal, Chenoa... Baina ez al dago besterik edo zer? Noiz amaituko da tortura hau?
Jone.- Eurovisión ospatu arte.
Jon.- Eta hori noiz da?
Jone.- Maiatzean.
Jon.- Eta ordura arte agoantatu behar al dugu tximu-koadrila hau?
Jon.- Eta zuk ba al daukazu faboritorik istorio horretan?
Jone.- Bai, bai, bai, Chenoa. Bonba bat da. Baina, klaro, jendeak inbidia dioenez, kanpoan geratu zen. Baina artistena bera da.
Jon.- Eta beste hori? Ilehori horrek nola du izena ba?
Jone.- Zein ilehori, Verónica?
Jon.- Bai, hori izango da, horixe. Niri hori gustatzen zait.
Jone.- Baina ez duzu esaten ez duzula ikusten Operación Triunfo?
Jon.- Ez dut jarraitzen, baina ikusitakoa ikusita ederrena Verónica hori iruditzen zait.
Jone.- Beti gauza bera pentsatzen, Jon.
Jon.- Aizu, zuk galdetu egin didazu eta nik erantzun, e?
Jone.- Jon, horrela albotik begiratuta, Bustamanteren antza ere badaukazu zuk, e?
Jon.- Nor da Bustamante?
Jone.- Ba Akademian dagoen tiporik kapulloena.
Jon.- Eta asko ligatzen al dute?
Jone.- Baina zu gaur hormona gaindosiarekin esnatu zara, edo zer?
Jon.- Bustamantek rolloa badu Chenoa horrekin edo?
Jone.- Ez, hori Bisbal da.
Jon.- Falcon Crest baino konplikatuagoa da programa horretako trama, e?
Jone.- Keba, bizitzaren modukoa da.
Jon.- Bizitzaren modukoa?
Jone.- Beno, beno, nahikoa entzun dut, banoa oraintxe bertan Bora-Borara kafe bat hartzera.
Jon.- Beno, beno, baina oraindik ez al da amaitu programa hori, edo zer?
Jone.- Benga, Jon, kantatu nirekin "a tu lado me siento..."
Jon.- Ezta pentsatu ere!
Jone.- Badakizu eta!
Jon.- Bai, bai, baina ez dut kantatu nahi.
Jone.- Benga!
Jon.- Horterada bat da hori, ezta?
Jone.- Benga, Jon, benga, kantatu.
Jon.- Bale, baina gaur zuk egingo duzu afaria orduan.
Jone.- Zuri tokatzen zaizu, e?
Jon.- Jon Bustamante akzioan ikusi nahi duzu edo ez duzu ikusi nahi?
Jone.- Bai.
Jon.- Beno, ba horrek prezio bat dauka, pottoka.
Jone.- Bale, nik egingo dut afaria.
Jon.- Zer nahi duzu, tenorea edo "a tu lado me siento seguro, a tu lado no sudo, a tu lado...."
Jone.- Ja, ja, ja.
Jon.- Badakizu zer, nik nahiago dut beste programa hori...
Jone.- Zein?
Jon.- Bikotekideari adarrak jartzen dizkioten programa
Jone.- Bai, baina hori oso kutrea da, hori bai dela telezaborra ...
Jon.- Bai, bai! Oso kutrea, baina astean behin da, e? Eta gainera ez dira Operación Triunforen moduan gezurra saltzen ari. Operación Triunfo badakizu zer den? Fikzioa, zientzia-fikzioa; eta beste hori, puterio programa hori, horrek nola izena du ba?
Jone.- Confianza ciega.
Jon.- Hori da, hori da. Hori bizitza bezain erreala da.
Jone.- Ah, orduan adarrak ipintzea normala da zuretzat, ezta?
Jon.- Noski, ala?
Jone.- Errepikatuko didazu hori?
Jon.- Jone, zergatik begiratzen duzu horrela, e?
