A zer olatuak! (A2E09)

Pisukide guztiak elkartu dira itsasoko olatu erraldoiak ikusteko. Batzuk beste batzuk baino ausartagoak, hortxe ibiliko dira busti ala ez busti. Halako batean, sekulako olatutzarra etorriko da eta bostak bustiko dira.

Ez da ezer larririk gertatuko eta barrez bukatuko dute.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JOSU.— Etorri lasai, olatu txikiak dira eta! Atzokoak baino txikiagoak!
JUNE.— Itxaron, ni ere banoa!
OIER.— Eta ni!
AMAIA.— Kontuz ibili!
ALEX.— Ez daukate bururik, ala? Amaia, ikusi duzu nolako zuloak egin zituen itsasoak pasealekuan?
AMAIA.— Izugarriak, bai!
OIER.— Badator, badator!
JUNE.— Hori txikia da, Oier!
JOSU.— Txikia? Kontuz, goazen atzera!
AMAIA.— Kontuz, kontuz! Oso handia da!
OIER.— Uf! Ia-ia!
JUNE.— Kar, kar, kar! Goazen berriro!
AMAIA.— Erotuta daude, ala? Berriz hurbildu dira barandara!
ALEX.— Lasai, ez zaie ezer txarrik pasatuko! Pixka bat bustitzea, horixe izango da dena!
JOSU.— Oier, June, kontuz! Hori bai handia!
AMAIA.— Ala! Begira, begira horiei!
ALEX, JOSU eta JUNE.— Kar-kar-kar! Busti egin dira. A zer sustoa!
JUNE.— Orain denak, ados? Bostok hurbilduko gara, ea nork irauten duen gehiago olatua datorrenean.
AMAIA.— Erotuta zaude, June? Ni hemen geratuko naiz.
JOSU.— Goazen, Amaia. Ez da ezer gertatuko, lasai!
OIER.— Ez, gehienez, gu ere bustitzea!
AMAIA.— Ondo da. Goazen, goazen, Alex!
OIER.— Geldi denok hemen, barandari helduta!
JUNE.— Lehendabizi alde egiten duen koldarrak gaurko edariak ordainduko ditu!
ALEX, AMAIA, JOSU.— Bai! Ados! Kar-kar-kar!
JUNE.— Begira, badator, badator! Geldi hemen! Ezta mugitu ere!
JOSU.— Oier! Oier! Nora zoaz! Gaurko garagardoak zuk ordainduko dituzu. Koldarra!
BOSTAK.— A! Kontuz! Kaka zaharra!
AMAIA.— Kar-kar-kar! Zopa-zopa eginda nago!
JUNE.— Baina ez zaigu ezer pasa, ezta?
JOSU.— Oier, zergatik urrundu zara? Zu ere blai zaude, eta, gainera, garagardoak ordaindu beharko dituzu. Kar-kar-kar!
OIER.— Kaka! Beranduegi, beranduegi alde egin dut.
ALEX.— Tira, goazen etxera arropa aldatzera. A zer itxura duzuen!
AMAIA.— Eta zuk? Kar-kar-kar!

A2
2015-11-27
16272045
00:02:23
3777