detalle dokuteka-generico-fitxa

Lopez Manterola bikiak, surfa odolean

Hendaiako biki hauek surfa eta bodyboarda haientzat zer den eta nola hasi ziren kontatu digute.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1.    Noiz hasi zinen surf egiten? Eta bodyboard?
TXOMIN: Lehenik surfa gure arreba handiak erakutsi zigun, nik asko maitatu nuen ere bai eta Ionek ere bai. Hasi ginen lehenik surfarekin, 7 urterekin, 6-7 urterekin eta gero nik bodyboarda deskubritu nuen nire entrenatzailearekin, eta hasi nintzen joaten entrenamenduetara, surfen entrenamenduetara eta gero bodyboarden entrenamenduetara ere bai, 11 urterekin. Eta gero 12 urterekin, surfa utzi nuen pixka bat aldera eta bodyboardean segitu nuen bakarrik konpetizioetan eta guzti.

2.    Zer desberdintasun dago surfaren eta bodyboardaren artean? Zein duzu nahiago?
IONE: Nik e… kirola desberdina da, nahiz eta urean izan, taula eta figurak desberdinak dira. Eta urean egiten duzun guztia desberdinki egiten duzu. Ez dut aukeratzen, biak egiten ditut eta horregatik ez dut inoiz bat edo bestea gelditu.

3.    Euskaldunon artean, surfak arrakasta du?
TXOMIN: Euskal Herria itsasertzean dago eta Mundakatik Miarritzera badaude leku-pila bat surfeatzeko eta olatu desberdin asko-asko. Orduan, Euskal Herrian badaude surflari eta bodyboardlari oso azkarrak, eta, nire ustez, kirol hori pixka bat tradizioan sartzen ari da. Eta Euskal Herriko kirol polita da.

4.    Kirol hau lanbide bilakatzea zaila da? Eta emakume izanik?
IONE: Gaur egun surfean diru gehiago dago eta mediatizatuagoa da, ezagunagoa. Eta haiek bai laguntzekin, markek laguntzen dituzte haien zirkuitoa segitzeko eta horretaz bizitzeko konpetizioak irabazten badituzte, baina gero oso zaila da horretaz bizitzea, adibidez bodyboardean, hor ez dagoelako diru-laguntzarik eta inor ez duzu segitzeko. Eta gainera emakume izanda… Ez, ez!!

detalle2

Dokuteka

B1
2017-05-26

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16174099
00:03:18

x61pViewCountWAR

4141

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR