Dokuteka
Kirol-turismoa, hazten ari den sektorea
Egun bidaia-agentzia askok eskaintzen dute bidaia, lo egiteko lekua eta lasterketetan parte hartzeko dortsala, dena batera.
Era honetan, bi zaletasun lotzen dira: oporrak egitea eta kirola praktikatzea.
Esataria.- Ibai Bereziartua zarauztarrak askotan egin du kirol-turismoa.
Ibai Bereziartua.- Sevillako maratoia eta hango oporrak, Zaragozan egon nintzen orain dela bi aste, eta bueno, futuroan (etorkizunean) ere, ba, New Yorkeko maratoia dela, edo… pixka bat horrelakoak sartu behar dira bizitzan.
Esataria.- Gazteizko David Peredak, aldiz, ez du inoiz horrelakorik egin, ezta maratoirik ere. Orain, lehenengorako entrenatzen dabil, Martin Fizekin.
Abentura berrirako, kirolarientzat espezializaturiko bidaia-agentzia batera jo zuen.
Corriendo por el mundo Iruñean dago eta Sportravel agentzia ezagunaren ordezkaritza bat da.
Lasterketetara joateko eta antolatzeko beharra zegoela dio, askotan zaila baita dortsala, hegaldiak, dena lotzea.
Bidaia-antolatzaileek ezin dituzte dortsalak bakarka saldu, baina bai pakete guztia; hau da: garraioa, lo egiteko lekua eta korri egiteko dortsala. Gainera, entrenamendu-plangintza zabala eskaintzen dute.
Zubia aprobetxatuz, Ibai Marokon da Desert Run maratoia korritzen.
Ibai Bereziartua.- Beti hemen, Gipuzkoa-mailan, ibiltzen gara korrika egiten eta pixka bat aldatzeko, bizimodua-edo, jende gehiago ezagutzeko, eta bueno…
Esataria.- New York, Boston, Tokyo, Berlin… erakargarriak dira maratoiak egiteko, baina zenbat balio du hiri hauetan kirol-turismoa egiteak? Modu ezberdin bat bi zaletasunez gozatzeko.
