detalle dokuteka-generico-fitxa

Behobia-Donostia korrika

Behobiatik abiatu eta Donostian bukatzen den lasterketa famatu honek 100 urte baino gehiago dauzka jada. Urtero milaka pertsonek hartzen dute bertan parte.

Iñigo Etxeberriak, lasterketa famatu horren koordinatzaileak, korrika egiteko zaletasunari buruzko gorabeherak kontatu dizkigu.
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1.    Korri egitea onuragarria da denontzat?
Jende guztiarentzat, orokorrean, onuragarria da, zalantzarik gabe. Horri, agian, kontra eginez, esan beharra dago, guk asko, aurretik komentatu nahi nuke, asko landu dugula gaia mediku independenteekin, osasun publikoan dabilen (dabiltzan) medikuekin, eta arazoa benetan gizartean ez da jendea kirola egiten ari dela edo korrika egiten ari dela jende asko. Benetako arazoa, gaur egungo gizartean, sedentarismoa da, eta horrek dakartzan beste arazo guztiak ez? Hipertentsioa, diabetesa, bi diabetesa edo diabetiko bihurtzen den jendea… Hori da, garbi esateko, sedentarismoak-edo, bizitza modu horrek, tabakoak bezain beste hiltzen du. Laugarren, Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoan laugarren heriotza- arrazoia da sedentarismoa. Orduan hori da benetako (benetako) arazoa, ez? gizartean.

2.    Lasterketetan parte hartu gabe ez dakigu korri egiten?
Kuriosoa da, ze hau mundu mailakoa da. Nik hitz egin dut Estatu Batuetatik datorrela, Europan oso zabalduta dago, eta esango genuke lehenengo munduko moda bat dela edo ekintza bat dela. Baino (baina) mundu guztian dago. Munduko lasterketa handienak Asian daude: Filipinetan, Sri Lankan… Eta gainera, ikusten da ez dugula izan behar lehenengo mundukoak edo aberatsak korrika egiteko. Mundu guztiko fenomeno bat da, eta lasterketak? Beno ba modu bat da ere, azkenean gizakiok ere nahiko gregarioak gara ez? Eta badauka ere bere alderdi psikologikoa: motibazioarena, adibidez, ez? Izena eman gabe, lasterketa batean parte hartu gabe, beste jendearekin bakarrean jende askok, niri behintzat hori gertatzen zait, motibazio puntu hori galtzen dut ez? Nire kabuz egitearena ez? Eta taldean edo besteekin, batzuetan lehiatzen baina ez beti lehiatzen, badago jende asko ere laguntzen diona, elkarrekin taldean korrika egitea, hori ere entrenatzen gertatzen da, asko laguntzen dizu eta zuk zure kabuz egiten ez dezakezuna ba lortzen duzu egitea, ez?

3.    Korrikalariei froga fisikoa egin behar zaie lasterketaren aurretik?
Agian hor gailendu da diskurtso bat ez? Kontrolarena, medikalizazio masibo batena, eta zortez, maila handiko mediku-talde batek, boluntarioki lagundu egin digu horretan. Arakatu egin du gaur egun, mundu mailan, gai honen inguruan, zer dagoen eta zer ezagutza maila dagoen eta erantzuna hori izan da ez? Ez da egia batzuk esaten duten bezala, errebisio batekin ekidin daitezkeela heriotzak, bihotz heriotzak batez ere. Ez dela guztiz egia gaur egungo teknologia ez dela hain ziurra, akats asko ematen dituela, eta teoria horren arabera, sartuko bagenitu, adibidez, Behobiako 30.000 parte-hartzaileak horrelako errebisio masibo batean, sortuko genuela arazo gehiago onurak baino.
Bai badaudela beste kontsentsuko mundu-mailako lau elkarte nagusi daude, horrelako arazo gaiak aztertzen, badagoela kontsentsu bat sintoma batzuk, sintomatologia bat daukan jendeak bai eduki dezakeela arazo horiek, proposatu dena da edo proposatu dute medikuek, kuestionario bat edo galdetegi bat betetzea bihotzeko arazoekin erlazionatutako gauzekin. Eta bai, sintomatologia horietako galdera batetan baietz esaten duenari. Orduan bai joan beharko lukeela bere sintoma horiek edo aztertzera.
 

detalle2

Dokuteka

B1
2017-02-17

x61pRelaContWAR

16171255
00:04:57

x61pViewCountWAR

4887

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR