detalle dokuteka-generico-fitxa

Zapatila egokiak kirola egiteko

Boladan daude kirol-oinetakoak eta aukera ere ez da makala. Horregatik, hain zuzen ere, kontuz ibili behar dugu zapatila bat aukeratzerakoan; izan ere, denek ez dute denerako balio. Zapatila bat aukeratzerakoan, zer eduki behar dugun kontuan azaldu du irratsaio honetan Ioana Arbillaga podologoak.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA MUTILA. Eta kontuz ibili korrika egitera irten aurretik, gauza batzuk kontua izan behar dira.
ESATARIA NESKA. Bai, ze medikuek ohartarazi dute gero eta jende gehiago lesionatzen dela zapatila desegokiekin korri egiteagatik.
ESATARIA MUTILA. Ba bai, ze dirudienez kirol-denda espezializatuetan saltzen dituzten running-zapatila guztiek ez dute balio jende guztiarentzat; ondorioz, korri egitera ateratzen direnen artean asko ugaritu dira bizkarreko minak, gainkarga muskularrak, tendinitisa edota hanka azpiko arazoak. Ez bakarrik helduengan, baita haur eta nerabeengan ere
ESATARIA NESKA. Korri egiteko zapatila egokiak nola aukeratu azalduko digu Tolosan kontsulta duen Ioana Arbillaga podologoak. Egun on, Ioana.

IOANA PODOLOGOA. Egun on, egun on.
ESATARIA NESKA. Zergatik ez dira egokiak mundu guztiarentzat kirol-dendetan saltzen dituzten zapatila guztiak?
IOANA PODOLOGOA. Bueno, hasteko denok oinak desberdinak dauzkagulako, eta oin guztiak desberdinak izatean zapatilak ere ezberdinak dira, eta egokitu behar da oin bakoitza zapatila bakoitzarekiko.
ESATARIA MUTILA. Jende askok ohitura du zapatila pare bat erosi eta pare horrekin kirol ezberdinak egiteko. Jarrera egokia da hori?
IOANA PODOLOGOA. Ezta pentsatu ere. Azken finean, kirol bakoitzak dauka bere jestua esateko, ezta? Desberdina da futbolean ibiltzen den bat, mendian korrika ibiltzen den bat edo asfaltoan korrika ibiltzen den batentzako. Eta gaur egun zapatilak badauzkagu jarduera bakoitzean aritzeko. Jende askok ere askotan zapatilak erosten dituela ba bai bere koloreagatik, edo prezioarengatik eta, eta gaur egun aukera desberdinak daudela. Ezagutu egin behar dira, hori inportanteena izaten da, ze jende askok erosten du, ba horixe, lehenengo ikusten duena edo gehien gustatzen zaiona, eta horrek arazo handiak ekar ditzake.
ESATARIA MUTILA. Beraz, gauza asko hartu behar dira kontuan kirol-zapatila egoki batzuk erostean.
IOANA PODOLOGOA. Bai, bai. Kalean ibiltzeko edo gutxi bada bai, baina inpaktozko ariketa bat korrika
bezala dena… Esaten dizut bai non korrika egin behar duzun, bai ze helbururekin, zenbatero, zure pisua eta, batez ere, ze oin-mota daukazun ez?
ESATARIA MUTILA. Aipatu duzu, Ioana, zapatila askok korrekzio bat ere izaten dutela.
IOANA PODOLOGOA. Bai, bai. Gaur egun entzungo genuen, zenbait kanpainatan ere bai, pronadorea zara edo supinadorea zara. Deitzen degu pronadore normala baino gehiago barruraka sartzen duenean, eta horrek esaten du “Adi, normala baino gehiago sartzen det [dut], orduan korrekzio bat behar det edo euskarri bat behar det, hor barrutikan”. Orain, euskarri horiek guztientzako ez dira berdinak eta denok pronazio-gradu desberdinak ditugu. Eta alderantziz, supinadore bazara: kanporaka botatzen baduzu normala baino gehiago. Eta batzuetan ezker-oinak gauza bat egin dezake eta eskubikoak beste gauza bat. Ba gaur egun merkatuak selekzionatzen ditu zapatila mota batzuk ja kuña batzuk bezala sartzen dizkietenak. Eta, noski, hori ja da betaurreko batzuk graduatuta erostea bezala.
ESATARIA MUTILA. Zuk gomendatuko zenuke, agian, zapatilak erosi aurretik podologoarengana joatea?
IOANA PODOLOGOA. Noski. Guk, azken finean… Batez ere, norbera ezagutzea. Podologoarengana joatea, bisita bat, norbera ezagutzeko eta hanka ez sartzeko, ze igual asmatuko dezu baina igual ez. Eta aldez aurretik ezagutzea, behintzat, zer behar duzun edo nondik joan zaitezkeen.
ESATARIA MUTILA. Bueno, Ioana, itzul gaitezen berriro kirol-zapatiletara, running-zapatiletara. Aipatu dugu gauza asko izan behar direla kontuan zapatila horiek erosterakoan. Behin zapatilak erosita ditugula, horiek erabiltzen hasten garenean, oinetakoak egoera onean mantentzeko neurri bereziren bat edo hartzea komeni da?, zerbait egin behar zaie oinetako horiei?, nola gorde, nola mantendu?
IOANA PODOLOGOA. Mantentzeko oinetako batek…. Hasteko, labadoran ez dira sartu behar astero.
ESATARIA MUTILA. Ez dira inoiz sartu behar labadoran?
IOANA PODOLOGOA. Inoiz, ez dakit, hiru hilabetez behin edo nahi baduzu, baina ez dira gehiegi garbitu behar, labadorek eta hola asko estropeatzen dituzte zapatilak. Gero oso garrantzitsua da, eta nik askotan esaten det, adibidez, nik baldin badaukat zapatila bat korrika egiteko ba korrika egiteko dela, ze askotan igual kalera ere txandalarekin ateratzen gara eta zapatila horiek erabiltzen ditugu.
ESATARIA MUTILA. Lehortzeko komeni da balkoian jartzea, jende askok izaten dituen bezalaxe?
IOANA PODOLOGOA. Eguzkitan, hasiera batean, inoiz ez. Eguzkitan esan nahi dut bero-iturri baten: bai eguzkia, bai kalefakzio baten gainean, holako gauzak ez.
ESATARIA NESKA. Bueno, beraz ez da hain erraza kirolerako zapatila batzuk erostea, esan nahi dut ez da joan eta erosi. Komeni da aurrez begiratzea pixka bat gure oinak nolakoak diren, ikustea nola…
ESATARIA MUTILA. Nola zapaltzen dugun.
ESATARIA NESKA. Nola zapaltzen dugun, zer pisu dugun, zer altuera, zertarako nahi dugun eta abar, ezta?
IOANA PODOLOGOA. Hori da, hori da. Bakoitzak pixkat ezagutzea eta gero zer helburutarako den, ez? Ba ni mendira joaten banaiz, badaude mendirako oso zapatila onak, baina akaso zapatila horiek gero asfaltorako pisutsuak dira, eta izugarrizko aldea nabaritu dezaket, arintasunean eta, korrika, asfaltoan egin behar duen zapatila batekin. Hori da pixkat.

detalle2

Dokuteka

B2
2015-05-11

x61pRelaContWAR

16268701
00:04:31

x61pViewCountWAR

7007

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR