Dokuteka
Zer dago argazki baten atzean?
Irudiek mila hitzek baino gehiago balio omen dute askotan, eta horixe gertatzen da ezbeharrei lotuta dauden zenbait irudirekin, hitzik gabe dena esaten baitute. Horietako adibide ona da munduari bira eman dion Siriako Aylan txikiaren argazkia.
Ainara De Migueli argazkiak egitea edo haiek interpretatzea gustatzen zaio. Hondartzan hilda aurkitutako Aylan txikiaren argazkiaren inguruan hitz egingo du Ainarak: umearen txikitasuna, itsasoaren handitasuna... argazkiak mezu ugari ditu.
KAZETARIA.- Ainara de Miguelekin hitz egingo dugu. Kaixo Ainara!
AINARA.- Egun on!
KAZETARIA.- Eta mila esker gure deiari erantzuteagatik.
AINARA.- Zuei deitzeagatik.
KAZETARIA.- Beno, hor aipatzen zigun bertako zuzendariak Jon Aspuruk badirela ez? gogoz egiten diren argazkiak eta ez hain gogoz egiten direnak. Eta horrelako bat izan da aste honetan argazki izarretako bat Ainara. Hain zuzen ere, haur txiki sirio horrena, Turkiako hondartzan hilik ikusi dugun haur txiki horrena, munduari, unibertsoari buelta eman diona. Sinbolo bihurtu dena ezta? Emigranteen krisi honetan eta zu argazki-interpretatzaile zarenez edo argazkiak interpretatzen dituzunez, seguru argazki horrek ekarri dizula zer pentsatua.
AINARA.- Bai, bai, argazki horretan egon naiz pentsatzen egun hauetan, egia da. Batez ere, pentsatu dut.. ez dakit oso argazki boteretsua da, oso magikoa, esan behar da. Eta pentsatzen egon naiz: nondik datorkio argazki honi bere boterea? Eta beno, ez dakit.. analisiarekin hasita, pentsatu dut agian proportzioetan dagoela magia hori. Ze, nik uste dut ba hori argazki honetan gertatzen dena da irudikatutako umearen txikitasuna eta itsasoaren handitasunarekin parekatzean, ba hori, horrek tentsio handia sortzen duela ez? Eta aldi berean ba umearen txikitasuna ikusita gizakiaren txikitasunaz, gure ez gaitasunaz konturatzen garela ere. Ez dakit hori den, baina argazkiak sortu duen gertutasun emozionala paregabea izan da. Ez dakit, argazkia identifikazioaz sentiarazteko gai izan behar zara eta, nik uste dut ikusleek bere umeak ikusi dituztela umetxo siriar horren lekuan, eta bat batean siriarrengandik gertuago sentitu garela ez? Orain ez dakit irudia ikusi orduko hasten gara pentsatzen: “zerbait egin behar da, zerbait egin behar dugu. Europarrok beso zabalik hartu beharko genituzke inork nahi ez dituen Siriako errefuxiatu horiek. Europar Batasunak esku hartu beharko zuen ez? “Hori guztia pentsatzen dugu argazkia ondoren. Baina han Sirian zegoen gatazkaren berri geneukan, arraroa da.
KAZETARIA.- Ainara, esaten duzu askotan argazkiek esan eta ezkutatu ere egiten dutela. Ez dakit argazki horrek ere gauza asko alde batera uzten dituen.
AINARA.- Aber, normalean trukatuta ez badaude argazkiek ez dute gezurrik esaten, normalean ez? Baina nahiz eta gezurra ez esan, egia da argazki batek ezin duela guztia esan, hori ezinezkoa da. Orduan, ba, argazki hau bezala ez? Normalean onak badira, funtzionatzen badute, sinbolo bezala, ikur bezala funtzionatzen dute, ez dakit. Eta kasu honetan metafora handi bat argazkia ez?
KAZETARIA 2.- Bai. Gezurra esan gabe, iradoki egiten dute ez? Garbi-garbi esan gabe
AINARA.- Hori da. Bai, bai.
KAZETARIA 2. - .. sugeritu ezta?
AINARA.- Ordezkapen funtzioa betetzen dute ez? Ume txiki hori Siria osoa da orain.
