Dokuteka
Ezbeharren argazkiak kazetaritzan
Egunotan Siriatik ihesi doazen errefuxiatuen dramak puri-purian jarraitzen du. Era horretako dramei lotuta argazki adierazgarri ugari dugu komunikabideetan. Albistegietan ezbehar horiek erakusten duten zenbait irudi gordinekin ere ohitzen hasiak gara. Baina, non dago muga?
Irratsaio honetan Foku Irudi Agentziako argazkilari diren Gorka Rubio eta Jagoba Manterolak gai horri buruzko hausnarketa interesgarria egingo dute.
ESATARIA.- Bi argazkilari, Foku agentziakoak, bulegokoak, nola esaten duzue zuek?
GORKA.- Bueno, irudi agentzi edo, bai. Lehenago, argazki gehien genituen baina ja bada denbora dezente ja, irudi desberdin, soporte desberdinak lantzen ditugula.
ESATARIA.- Bueno, hasi gara iheslariak, errefuxiatuak, migrariak aipatuz. Itsas bidaian kruzero bat, ontzi bat alboan eta itotako iheslari batzuk, hori da e axola ez zaren adierazgarrien zaigun irudienetako bat. Gordin esango dugu baina argazkilarientzako pagotxa ere badira horrelako gertariak, ezta? Sariak irabazteko behintzat balio dutenak.
JAGOBA.- Bueno sariak dira pixka bat igual azkeneko gauza bat, edo ez dena, ez duzula nahi egiten sariren batentzako, ez? Azkenean hori ikusita eta argazki hori egitea gogor izan daitekeelako, ez? Eta orduan ba nik uste dut e zentzu horretan ba egiten duzu argazki hori zure lana bete behar duzulako, ez? Izan daiteke.
GORKA.- Bai, bai e hori dudarik gabe eta gainera bueno, e aste honetan ikusi dugun gauza bat kontu honekin izanda, e ba bueno bada errepikatzen ari den irudi bat, eta ez aurreko urtetik, orain dela bi urtetatik. Gogora ekarri dugu justu orain dela hamabost urte, Javier Bauluz argazkilariak e egin zuela argazki oso ezagun bat, antzeko oso, kontestu oso antzeko batean, eta argazki hartan ba ziurrenik zuetako, entzuleetako batzuk behintzat gogoratuko zarete, e da e …, Alemanen hondartza izeneko hondartza bat, hor estretxoan, e Gibraltar inguruan ez banago oker, e non agertzen den bikote bat bere sonbrillarekin eta bere neberarekin e hondartzako egun arrunt batean eta ondoan, e ba hamar metrora, hamabost metrora, e itsasoak ekarritako etorkin bat hilda agertzen da, ez? Eta ba bueno, hamabost urte pasa dira eta egia esan e, argazkiak ez digute ezer desberdina erakusten, hau da, e azkenean ikusten dena da nahiz eta e esaten diren e hobetuko direla jatorriko herrietan dauden baldintzak etor ez daitezen Europara, eta beste mila erabaki politiko hartu, hamabost urte beranduago antzeko irudiak egiten gabiltza.
ESATARIA.- Mmm. Honek gogoeta egiteko ere ematen digu eta pixka bat atzera begira jarri, ba nola kontatzen diren, ze irudi zabaltzen diren eta auto zentsura zerbait, Gorka, zuk asko pentsatu duzu gaiaz.
GORKA.- Bueno, ez, e pixka bat, e, ematen, osea, ematen diguna pentsatzeko gai honek da askotan.. emigranteen gaia urrutiko gai bezala tratatzen dugu eta orduan ez dugu nik uste dut okzidentalok ez dugula beldurrik edo erakusteko bere gordintasunean irudi horiek, baino konturatzen gara era berean, gerturatzen goazenean gure errealitateetara, gure inguruko gaietara, gu bizi garen lekuetan, hemen babesean ondo bizi garen lekuetan, tratatzen ditugun gaietan ba, konturatzen gara azken urteetan gure gizartean eboluzioagatik edo kultura aldaketagatik edo nola ari garen gure burua auto zentsuratzen askotan, ze askoz irudi korrektoagoak argitaratzen ditugu askotan.
KAZETARIA.- Bai gaur bertan adibidez El Pais-en azalean azaltzen da Libiako itotako horien kasua, jendea lehorretik gorputzak ateratzen. Eta ikusten dira nola dauden uretan, eta oso-oso gertutik hartuta itotako horiek. Eta hemerotekak astinduta zuei ere barrua jiratzen al zaizue , ze hemen ere 80ko hamarkadan esaterako, ba atentatuen irudiak eta oso gordina, hildakoak ikustera ere ohitu ginen eta duela bost, sei , hamar urte ya pentsaezina zen horrelakoak zabaltzea.
GORKA.- Hori da bai. Hor ere ba pixka bat hemen ere aldatu dira gauzak. Batzuetan segurtasunaren izenean, besteetan biktimen duintasunaren izenean, baino egia da azkenean gertakari horien gainean ematen diren irudiak aldatu dira irudi askoz neutralagoetara, eta beno ba, azkenean kontestua igual hainbeste azaltzen ez duten irudietara, oso antzekoak izan dira beti azken urteetan egin izan ditugun irudiak horrelakoetan, eta lehen agian bazuten errealitatearen isla handiagoa ematen zuten.
