Dokuteka
José hirian
Josék hamabi urte ditu eta ez da eskolara joaten, lan egin behar baitu egun osoz bere hiru arrebek ikas dezaten dirua lortzeko.
Kalean oinetakoak garbitzea, uzta eskuz jasotzea edo taxietan kobratzaile-lanak egitea dira haurrek egiten dituzten lanen adibide.
Artean, hiriko gure adiskideei eskolako klaseak amaitu zaizkie eta nork bere erara aurkitu beharko du janbidea, nahiz eta hiriko ofizio hutsalok guztiz onuragarri izan ez.
Eguerditik ilunaldera arte oinetakoak garbitzen emango dute zerbitzu hori eskatzen dieten oinezkoei.
Gutxi ordaindutako lana da hori eta lau ordu horietan ozta-ozta irabaziko dute afaltzeko adina diru. Hamar-hamabi urteko mutikoek etxean horrela lagundu behar dutenez, dabilen konpetentzia itzela da.
Hiri inguruan familiari laguntzeko beste aukera batzuk ere agertzen dira. Labrantzan ari diren etxaldeetan uzta eskuz egin ohi da. Beraz, horretarako behargin asko hartu behar alogeran.
Ez da, ez, lan iraunkorra. Etxalde bakoitzekoa egun batean egiten baita, baina lana da, hala ere.
Gehienak, ostera, alogeran hartzeko adinera ez dira iristen eta etxaldeetan taldeka jartzen hasiko dira, pikotxa eskuetan dutela.
Isilpeko akordioa dago uzta-biltzea amaitzean, etxaldera sartu ahal izan daitezen eta horrela eskuratu, txoriekin lehiatuz, uzta-biltzaileek txiki iritzita edo oharkabean baztertutako tuberkuluak. Egiteko honetan azkarra izan behar da, afaldu ala ohera baraurik joan dago jokoan-eta.
Beste batzuk, José, esate baterako, ezin dira eskolara joan. Hamabi urterekin kobratzaile dabil taxi kolektiboan diharduen furgoneta batean eta bere laneguna goizeko seietan hasirik, ez da gaueko zortziak arte amaitzen.
Egunero hamalau ordu dira, denerik egin behar duelarik: bezeroak aurkitu, bidesaria kobratu, gidariari bezeroak noiz jaitsi nahi duen abisatu…
Lan honen ordainez astero ematen dizkioten txanponez, bere hiru arrebei eskolara joaten laguntzen die.
