Shaman eta arroza

Herri txikiak urrun daude, hiri handietatik han-hemenka galduta Asiako kontinente ikaragarrian.

Beste hainbat eta hainbat lekutan bezala, gure protagonistaren herrixkan ez dago eskolarik, eta egunak urratzean eskolarako bide luzeari ekin behar izaten diote.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Herri txikiak urrun daude hiri handietatik han-hemenka galduta Asiako kontinente ikaragarrian.  Hauxe da Shaman eta Luyinen herria. Beste hainbat eta hainbat lekutan bezala, hemen ez dago eskolarik, eta egunak urratzean eskolarako bide luzeari ekin behar izaten diote. Bidean zehar, neskato-mutikoen taldea handituz joango da, elkarrekin eramangarriagoa egingo zaie eguraldiaren gogorra. Ez die jaramonik egingo putzuei edo euri-jasei, ondotxo baitakite eskolan ikasiak daukan garrantzia.
Umeenek ezin dute egin halako ibilaldi luzerik; horregatik, auzolanean haurtzaindegi apal bat eraiki dute. Amak arduratzen dira hartaz, noiz batzuk noiz besteak. Hementxe hasten dira haurrak lehen letrak eta zenbakiak ezagutzen, hementxe haien lehen jolasak, hementxe ikasten dituzte beren ohiturak eta Jainkoari otoitz egiten.
Gure lagun Shaman eta Luyinentzat eguna ez da eskolatik irtetean amaitzen. Etxeko zereginak azkengabeak dira eta guztiek egin behar dute ahalegintxoa afaldu nahi bada. Ohikoena gurasoei arrotz-soroetan laguntzea da. Arroza dute eguneroko janari; beraz, uzta oparoa izan dadin kargu handia egin behar zaie soroei. Herri oso gutxitan dute argindarra; horrenbestez, eguneko eginkizunak eguzkiaren argi-orduen eskutik doaz. Egunari berea eman ondoren, atseden ongi merezia hartzen dute.
Etxeak xumeak dira, hormak banbu-kanaberazkoak, zoruan lur zapal-zapaldua  nahiz eta zutabetxo batzuen gainean apal bat izan. Hortxe pilatzen da bustialdirik behar ez duen guztia. Etxaurreko zelaitxoarekin batera, egonlekua da etxeko lekurik nagusiena. Hantxe egiten du familiak elkarbizitza. Olio-kriseiluaren argipean, arroza garbitu ahala, elkarri eguneko atzera-aurre, gorabehera eta esamesak kontatzen dizkiote. Su geldotan egosten da arroza platanoekin nahasita; bi osagarri hauexek dira Asia montzoikoan dituzten elikadura nagusiak.
Gaua sartuta, afalordua dator. Munduko alde honetan atzamar hutsez jaten da.

B2
2010-07-27
16268177
03:39
3760