Dokuteka
Tongú eta tea
Tongú Afrikan bizi da. Te-orriak biltzen ematen ditu asteburuak, soro batean edo bestean, goizeko lehen orduetan hasita.
Tongú eta bere arreba orri guriak biltzen arituko dira familiari bizimodua aurrera ateratzen laguntzeko.
Baina Afrikako zabaltasun handian paisaia era askotakoa da. Angé bizi den irlatik urrun, te-produkziorako munduko alderik handienetakoa dago. Soro berde zabal-zabalak, hango bizimodua, irletako jendearenaren aldean, bestelakoa da. Hementxe bizi da hamabi urteko Tongú eta beronen familia. Alde honetako gazteri gehienek te-orriak biltzen eman beharko dituzte asteburuak, soro batean edo bestean, goizeko lehen orduetan hasita, Tongú eta bere arreba orri guriak biltzen arituko dira familiari bizimodua aurrera ateratzen laguntzeko.
Kontu handiz egin beharreko zeregina hau, zeren itxura on-ona eta heldutasun-punturik hoberena duten orriak baino ez baitira saltzen.
Bildu eta urrun samar dauden lekuetara eraman beharko dituzte, han pilatu eta kontrolatu egiten dira orri preziatuok. Eta harako bidea, jakina, oinez. Hemen ez dabil inongo autobusik.
Bildutakoa jasotzen duten postuak asteko zazpi egunetan daude prest eta gertu. Han, te-orria sailkatu egiten da, otarre bakoitzetik kondizio guzti-guztiak betetzen dituzten orriak hautatuz. Orri horiez beteko dira gero pisatuko diren zakuak. Pisatu ostean, kobrantza-ordua dator eta beti urri.
Tongú etxeratzen denerako gaututa dago. Irabazitako diruaz erosi du afaria. Afalordua familia biltzeko ordua da, hori guztia etxola apalean. Bertan bizi, lo eta jaten dute. Guztiek hartuko dute parte afaria atontzen. Janaria beti bera: arto egosia eta salda apurtxo bat.
