detalle dokuteka-generico-fitxa

Urtebete ebolaz kutsatutako lehen kasuaren berri izan genuenetik

Ordutik, 10.000 lagun hil dira ebolak jota eta mintzagai izateari utzi badio ere, oraindik ez dago kontrolpean.

Kutsatuen kopurua asko jaitsi bada ere, adi jarraitu behar da, adituen ustez.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Arantza Azpeitia esataria.- Urtebete pasa da, baina oraindik 100 pertsona kutsatzen dira ebolaz astero Afrika mendebaldean. Sierra Leonan, esaterako, hiru egun etxetik atera gabe egongo dira herritarrak (6.000 lagun inguru) gobernuak aginduta.
Kutsadura zabaltzea ekidin nahi dute. Sierra Leona, Ginea eta Liberia izan dira herrialde kaltetuenak. Urte batean 10.000 pertsona hil dira ebolak jota eta 24.000 infekzio-kasu egon dira.
Iazko martxoan agertu zen lehen ebola-kasua, baina Munduko Osasun Erakundeak ez zuen larrialdi-egoera zortzi hilabete geroago arte ezarri,  ebolak Afrikako mugak zeharkatu eta herrialde garatuetara zabaldu zen arte.
Miguel Pajares, Liberiako ospitale batean lanean ari zen misiolaria izan zen Espainiako eta Europako lehen kutsatua. Abuztuan iritsi zen Madrilgo Carlos III ospitalera, segurtasun-neurri handiz inguratuta. Handik bost egunera hil zen.
Irailean beste misiolari bat, Manuel García Viejo ekarri zuten Sierra Leonatik, baina hura ere hil egin zen. Eta zaindu zuen Teresa Romero erizaina ebolaz kutsatu zen, Afrikatik kanpo gertatu zen lehen kutsaketa. Zorionez, onik ateratzea lortu zuen.
Bitartean, Afrikan, gaixo guztiak artatu ezin eta bizilagunak ospitaleetako ateetan gelditzen ziren eta etxeetan hiltzen ziren.
 

detalle2

Dokuteka

B1
2015-03-25

x61pRelaContWAR

16267449
01:19

x61pViewCountWAR

3664

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR