detalle dokuteka-generico-fitxa

Mikrobioak, gure lagun ikusezin horiek

Askotan mikrobioak gaitzekin lotzen ditugunez ospe txarra dute gizartean. Baina, izaki ikusezin hauek ezinbestekoak dira gure osasunerako, eta behar-beharrezkoak ditugu bizi ahal izateko.

Mikrobioez inguratuta bizi gara eta osasuntsu egoteko behar-beharrezkoak ditugu. Josu Albero mikrobiologoak hainbat azalpen emango dizkigu mikrobioek gure egunerokoan duten garrantziaz jabetu gaitezen.

Mikrobioak zaindu egin behar ditugu ala haien aurka borrokatu? Eta zein dira gure osasunerako onuragarriak? Gaiaz gehiago jakiteko artikulu hau irakur dezakezu.

 Hemen saio osoa entzun dezakezu.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA 1.- Josu Albero mikrobiologoa da. Kaixo arratsalde on!
JOSU.- Baita zuri ere.
ESATARIA 2. – Mikrobioak, birusak, bakterioak, .. denak dira antzekoak Josu?
JOSU.- Denak dira mikrobioak. Mikrobio munduaren barruan mota desberdinetako mikrobioak dira: bakteriak dira batzuk, birusak besteak, protozooak.. Guzti horiek mikrobioak dira.
ESATARIA 2.- Mikrobioa zer da? Bizia duen gauza txiki-txiki txikia mikrobioa?
JOSU.- Hori da. Hori da. Izaki bizidun txiki-txikiak, ba mikroskopioarekin soilik ikus daitezkeenak. Inguratzen gaituzte, toki guztietan daude, inguratzen gaituzte. Ba, mundu ikusezina da, gure alboan dagoena, baina gu ez gara konturatzen mundu honetaz. Eta beno, besteak beste, mikrobioak ikusiko balira ba ez genuke jango, ze janarietan mikrobio pila daudelako. Ez genioke inori muxu bat emango, ze gure ahoan mikrobio pila daudelako, edo ez genioke inori eskua emango, eskuetan mikrobio pila daudelako. Hobe mikrobioak ez ikustea.
ESATARIA 2. – Mikrobioak gure lagunak dira? Edo errespetatzen gaituzte gutxienez?
JOSU.- Gehienak lagunak dira, bai. Fama txarra dute, baina nik beti esaten dut zera pertsona hiltzaile gehiago dago bakterio hiltzaileak baino, esate baterako. Bakterioen artean gutxi gorabehera ehuneko 3 besterik ez da patogenoa, gainontzeko guztiak ez dira kaltegarriak.   Baina fama txarra dute, ez merezita. Ba, uste okerra da, mito okerra da mikrobio denak txarrak direla, gaiztoak direla. Baina hori ez da egia. Mikrobio gehienak ez dira kaltegarriak.
ESATARIA 1.- Josu, erretiroa hartuta zaude orain, baina mikrobioei buruzko uste okerrak eta . zuzendu asmoaz hitzaldiren bat edo beste eskaini izan duzu azkenaldian. Gehiago dira orduan mikrobioei buruz ez dakiguna, dakiguna baino.
JOSU.- Bai, hori da. Hitzaldi horien bidez saiatzen naiz probatzen mikrobio gehienak gure lagunak direla. Esate baterako, gure gorputzean, gure organismoan dauzkagun mikrobio gehien-gehienak lagunak dira, onuragarriak dira eta onura asko ekartzen dizkigute. Guk ezin izango genuke mikrobiorik gabe bizi. Onurarik garrantzitsuena mikrobio gaiztoetatik babesten gaituzte, gure gorputzeko mikrobioek. Gure immunitate-sistema sendotu eta indartu egiten dute. Ematen du gure egoera animikoan ere eragina dutela, gure hesteetako bakterioek. Ikerketa berriak egiten ari dira arlo honetan eta emaitzak dira ba oso deigarriak. Beraz, mikrobio lagun horiek zaindu behar ditugu. Dieta egokiaren bidez, alkohola ekidinez, tabakoa ekidinez.
ESATARIA 1.- Noiz zabaltzen dira gehiago eta errazago mikrobioak, udan ala neguan? Badute eurentzat egokiagoa den urte-sasoirik?
JOSU.- Batzuek tenperatura epelak nahiago dituzte eta beste batzuek tenperatura hotzak. Esate baterako, gripearen birusak tenperatura hotzak maite ditu, eta beste batzuek tenperatura epelak.
KAZETARIA 1.- Gero egia da mikrobioak oso bizkorrak direla eta guri gorputza, edo guk gorputzari sartzen diogun botikaren aurrean lortzen dituztela estrategia berriak eta botika gainditzeko.
JOSU. – Bai. Hori da.  Mikrobio batzuek antibiotikoen aurrean erresistentzia garatu dute eta beraz, mikrobioen aurkako borroka gero eta korapilatsuagoa da. Ze, garai batean antibiotikoak asmatu zirenean mikrobio denak ziren sentikorrak edo “sensibleak” eta denboraren poderioz eta mutazioen bidez ba, erresistente bihurtu dira. Eta okerrena da erresistente bihurtu diren mikrobio horiek erresistentzia hori geneetan daukate(la), eta transmititzen edo pasatzen diete(la) beste bakterio batzuei. Hortaz, erresistentzia zabaldu egiten da.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2017-03-09

x61pRelaContWAR

16171816
03:43

x61pViewCountWAR

5023

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR