detalle dokuteka-generico-fitxa

Ebolaren generoa

Ebolarenak bazterrak asaldatu ditu. Afrikan 7.500 lagunetik gora kutsatu eta 3.400 lagunetik gora hil direla, labur bateko titulua bat izan zitekeen albistea nazioarteko prentsan, baina Afrikatik kanpo pertsona bat kutsatu dela jakin denean, lerroburu nagusi bihurtu da ebola hedabideetan.

Zerk huts egin duen ikertzen hasi dira, Europan protokoloak entseatzen eta zorrozten... Ertz askotatik ari dira aztertzen gaia, baina ikergaien zerrenda horretan behera samar dago generoarena. Osasuneko Mundu Erakundeak ohartarazia du ebolaz hil diren pertsona gehienak emakumeak direla, eta ez duela zerikusirik biologiak, baizik eta emakumeari atxikitzen zaizkion lanak: emakumeak dira gaixoak zaindu dituztenak, garbitu dituztenak, jaten eman dietenak eta arrisku nabarmena izan dutenak ebolaz kutsatzeko. Arrisku faktorea igo da emakumeen artean, baina ez bakarrik Afrikan. Afrikaz kanpo kutsatu den lehen pertsona ere emakumea izan da. Erizaina. Ebola zuen eria garbitu zuen behin, eta hil ostean gorpua artatzea egokitu zitzaion beste behin. Ikusteko dago oraindik kale zerk egin duen.

Afrikan gaixoak zaindu eta garbitzeagatik kutsatu dira emakume ugari; Afrikaz kanpo ere horregatik kutsatu da bat, gutxienez. Genero ikuspegia hasieratik txertatu izan balitz ebolaren izurriaren azterketetan, asko izango ziren eragotz zitezkeen heriotzak.

Gurutze Izagirre

detalle2

Dokuteka

B2
2014-10-09

x61pRelaContWAR

16345614

x61pViewCountWAR

4296

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR