detalle dokuteka-generico-fitxa

New Yorken telefono-kabina guztiak desagertuko dira

Telefono-kabinen lekuan doako Internet zerbitzua emango duten guneak jarriko ditu udalak.

Munduko wifi sarerik handiena izango da.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Mikel Reparaz.- Noizbait New Yorkeko telefono-kabinek glamour-izpiren bat izan badute, aspaldi galdu zuten.
6.000tik gora telefono-kabina gelditzen dira hirian, baina inork ez ditu erabiltzen. Gehienak ez dabiltza eta batzuk hautsita daude. Askok zakarrontzi bezala erabiltzen dituzte.
“Erabiltzen ikusten ditudan bakarrak homeless-ak dira eta ez deiak egiteko” esan digu ikasle honek.
Telefono mugikorrekin inork ez du kabinarik behar. Izan ere, egun, kabinen izateko arrazoi bakarra publizitatea baita.
New Yorkeko udalak honelako telefono-kabina zaharrak Internet-gune berrietan bilakatu nahi ditu. Bertatik deiak egin ahal izanen dira, baina doako wifi sarera ere konektatu ahal izanen dira erabiltzaileak eta telefono mugikorra kargatzeko ere balioko dute.
Horrelako 10.000 Internet-gune ezarriko ditu udalak hirian zehar, munduko doako wifi sare handiena izanen da eta herritarrentzako ez du kosturik izanen, publizitateak finantzatuko baitu.
“Ederra izango da kaleetan Internet izatea” (kaleko pertsona baten iritzia)
“Turistei ere ongi etorriko zaie” (kaleko pertsona baten iritzia)
Udal kontseiluak argi berdea ematen badio, wifi sare berria datorren urtearen amaieran jarriko da martxan.
 

detalle2

Dokuteka

B1
2015-01-07

x61pRelaContWAR

16265557
01:22

x61pViewCountWAR

4374

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR