detalle dokuteka-generico-fitxa

Haririk gabe, lotuta

Inguratuta biziz gara. Nonahi zaudelarik ere, lokalizatzeko moduan gaude, kontraesana dirudien arren, poltsikoko telefonoak erabat lotzen gaituelako.

PILI KALTZADA

Inguratuta bizi gara. Sakelako telefonoak erabat arrunt bihurtu direnez gerotik, ez gaitu harritzen oinezkoak berbetan ikustea kalean barrena, edonon eta edonoiz edonorekin hitz egiteko modua daukagularik. Teknologiaren aurrerapenak harremanetarako gune berriak sortu ditu, eta gune horiek, basa-munduan hain usu diren espezie kolonizatzaileen antzera, gure esparru guzti-guztiak hartu dituzte mendean.

Nonahi zaudelarik ere, lokalizatzeko moduan gaude, kontraesana dirudien arren, poltsikoko telefonoak erabat lotzen gaituelako. Erabiltzaile eta defendatzaile sutsua izan naiz urtetan, baina gogaitzen hasita nago. Ikertzaileek aste honetan bertan aurkeztu dute giro-zarata guztietatik erabat babestu gaituen tramankulua. Kasko modukoa da, eta beraz, buruan ipini beharrekoa. Oraingoz ez da oso itxura onekoa, baina ikertzaileek esan dutenez, laster konponduko dituzte estetika-arazoak. Kontua da, kaskoa buruan jantzita duzula telefonoz hizketan ari garela, tramankuluak erabat ezabatzen dituela edonolako zaratak, eta inguruak sortzen dizkigun inpaktu guztiak ezerezean lagatzen dituela. Hiru flotagailuez inguratuta jantzi beharra dago bere lana egin dezan, hau da, kaskoak eragin sentsorial guztiak erabat zurga ditzan. Kasko barruan zaudela, ezingo duzu deus ikusi edo usaindu, eta entzun, telefono-deia baino ez duzu entzungo. Oraingoz esperimentazio-fasean dago eta erabili ahal izateko, igerileku batetik gertu egon beharra dago, urak laguntzen baitio sentsazio-harrapariari.

Gaur goizean, lagun batek dei egin dit. Zegoen tokian kobertura nahikorik ez dela eta, alferrik zeraman sega-potoa aldean eta telefono-kabina bat topatu behar izan du. Hizketan ari ginena, "pi-pi-pi" zahar hura entzuten zen, eta txanponak agortzear zeudela, "piiiii-piiii" sakonagoa aditzen zen garbi. Barkatuko dit lagunak, bere hitzei ez, eta jadanik ahaztu samar nituen zaratei erreparatu diedalako. Zer pentsa eman dit horrek guztiak. Bat-batean ohartu bainaiz bidean, teknologiak eskura jarri dizkigun bide luze eta (ustez) bizkor horietan, zerbait galdu dugula. Interferentziak eta ingurunearekiko lotura galdu ditugu, perfekzio teknologikoaren mesedetan.

detalle2

Dokuteka

B2
2003-09-21

x61pRelaContWAR

  • Kaltzada, Pili
16262491

x61pViewCountWAR

3071

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR