Gero eta ohikoagoa da Google Doktorearengana jotzea

Interneten aritzeko aukera duten 30 eta 50 urte bitarteko 10 lagunetik 9k autodiagnostikoa egiten dute medikuarengana joan aurretik.

Horrek, komunikazio eta konfiantza-arazoak ekarri ditzake.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria.- Bilatzailean buruko minaren arrazoiak klikatuta, orotariko emaitzak aurki ditzakegu: katarro sinple bat izatetik tumore bat izatera.
Medikua.- Pentsa dezakegu tumore baten arriskua askoz handiagoa dela benetan izaten dena baino.
Esataria.- gaixoak medikuak baino gehiago dakiela uste duenean, profesionalen hainbat urtetako ezagutza zalantzan jartzen dute sarritan eta horrek komunikazio-arazo bat ekar dezake.
Medikua.- Horrelako planteamendu baten aurrean blokeatzen zaren profesional bezala, eta ez zara gai ulertzeko pertsona horren antsietateak edo beldurrak nondik datozen.
Esataria.- Halakorik ez gertatzeko, pediatrian aritutako osasungile batzuek web orri bat sortu zuten duela lau urte. Horren bitartez, googlek kalitatezko informazioa filtratzen du.
Esataria.- Estatistikek diote Interneten nabigatzeko aukera duten 30 eta 50 urte bitarteko hamar lagunetik bederatzik autodiagnostikoa egiten dutela medikutara joan aurretik. Kasu gehienetan, emakumeak izaten dira.
Bilaketa gehien diagnostikatu gabeko gaixotasunen gainean egiten dira eta ondoren, gaitz kronikoetan. Horietan, google lagungarria izan daitekeela dio Rubenek, medikuen adimenetik kanpo diren esperientziak partekatu egiten direlako.
Medikua.- Adibide modura, izan daiteke hori, ba, nola ezkutatu intsulina-ponpa bat emakume diabetiko baten kasuan zure ezkontzaren egunean.
Esataria.- Medikuen gomendioa argia da: sarea erabili bai, baina…
Webgune ofizialak eta konfiantzazkoak bisitatu.
Bestela, medikuari galdetu.

B2
2016-05-20
16242130
01:39
4267