detalle dokuteka-generico-fitxa

Homeopatiak ez du sendatzen

Australian ikerketa bat egin dute aztertzeko homeopatia gai den ala ez hainbat gaixotasun sendatzeko.

Azterketa horren berri eman du Info7 Irratian Ana Galarraga kazetariak.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ANA GALARRAGA. Australiako Osasun Sailak agindutako ikerketa batean, homeopatiaren eraginkortasuna aztertu dute 68 gaixotasunetan. Eta ondorioztatu dute bakar batean ere ez dela homeopatia plazeboa baino eraginkorragoa. Osasun Sailak medikuntza alternatibotzat du homeopatia.

Ba ikerketan halako tratamenduen eraginkortasuna aztertu dute. 107 ikerketa hartu dituzte aintzat eta guztira 68 gaitz azaltzen dira, tartean artritis erreumatoidea, kimioterapiak eragindako estomatitisa, malaria eta baita hiesa ere. Eta emaitza, esandakoa, erabat argigarria da: 68 gaixotasun horietako bakar batean ere ez da homeopatia izan plazeboa baino eraginkorragoa.

Aipatzekoa da Australiako osasun-sistemaren 2 ospitaletan homeopatia erabiltzen dela, eta mediku askok agintzen dizkietela tratamendu homeopatikoak beren pazienteei. Horren aurrean, homeopatia arriskutsua izan daitekeela ohartarazi du ikerketa egin duen taldeak. Izan ere, homeopatia erabiltzeak tratamendu seguru eta eraginkorrak baztertzea edo atzeratzea ekar dezake eta, beraz, homeopatiaren ahalmen sendagarrian sinesten duen pertsonaren osasuna arrisku larrian egon daiteke.

detalle2

Dokuteka

B1
2016-03-02

x61pRelaContWAR

16239995
00:01:26

x61pViewCountWAR

5915

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR