Bach loreak: emozioetatik osasunera bidean

Emozio negatiboak landuz gaixotasunei aurre egiteko balio duten lore-esentziak dira Bach loreak, eta oreka emozionala lantzeko aproposak.

Edward Bach mediku galestarra hasi zen landare horiek ikertzen eta emozioak lantzeko erabiltzen.
Lore hauen laguntzarekin bakardadea, estresa eta beldurra moduko emozio negatiboak hobetzen dira, eta horri esker gaixotasunari aurre egin ahal izango diogu. Ian Badiolak azalduko du zer diren, nola eta zertarako erabiltzen diren lore-esentzia hauek.

Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA.– Bach loreak, beste batzuk “Bach” loreak aipatzen baitu, alemanek hobeto esango zuten segur aski ere, baina zer dira lore horiek edo fenomeno hori?
IAN. – Bueno, ba Bach edo “Bach” loreak, bueno landare ezberdinen esentziak dira. Edward Bach sortzailea, galestarra zen eta berak 1926tik 1934 bitartean, bueno ikerketa ugari egin zituen basa-belar ezberdinak e ikertzen. Eta azkenean konklusio batera iritsi zen, bazeudela 38 esentzia, ba gure emozioekin, emozioak lantzen e laguntzen zutenak. Esentzien bidez gure emozioa osatzea edo hobetzera bidaltzea eta horrekin daukagun gaixotasunei ba aurre egitea.
ESATARIA NESKA – Zein emozio edo zein emozioen gaitz lantzeko balio dute lore berezi hauek? E poza normalean ba, poz bezala uzten dugu, ezta? Ez dugu bereziki lantzen baina , ze emoziori lagun diezaioke?
IAN. – Bai, poza berez emozio ona da, orduan e pozak berez azkenean onura ekarri dezake bakarrik esango genuke, ez?  Hemen batez ere emozio pixka bat okerragoak lantzen dira; ba beldurra, bakardadea, desesperazioa, estresa, depresioa, obsesioak, horiexek dira basea eta gero ba 38 landarek ba espezifikoki ba bati edo besteari aurre egiten die, edo banaka edo konbinatuz landareak.
ESATARIA NESKA – Eta badaukate nolabait esanda kontraindikaziorik edo arriskurik gehiegi hartuz gero edo behar ez denean hartuz gero edo?
IAN. – Nik ez dut ezta bat ere aurkitu eta berez idazkietan ere horrela dago, ez daukala inolakorik. E klaro, emozioak direnez e jendeak beti gauza enpirikoak nahi izaten ditu, eta nik ez dakit, mina daukat oraintxe momentuan buruan eta aspirina batek e ni engainatzen nau, eta orain ja minik ez daukat, orduan bai, kendu dit buruko mina, baina mina orduan oraindik hortxe geratzen da. Ez dakit filosofikoagoa bezala da, zeren emozioak dira, eta ez duzu Bach lore batekin emozio bat egun batean osatuko. Gutxienez nahi dute hilabeteko plazo [epe] bat ematea, eta hortik aurrera, ez? Lautik sei astera bitartean eta gero igual ikusi nola zauden, igual beste konbinazio batekin jarraitu, ez?
ESATARIA – Nola hartzen dira landare horiek?
IAN. – Bai, hartzeko, bueno era ezberdinak daude. Baina bueno, normalena edo da tantetan etortzen da. Bera da, azkenean, landare hauek, lehen aipatutako landareak, mazerazio bitartez, e ba berain estraktuak egiten dira eta gero ba kontserbatzeko alkohol batean ipintzen da, oso portzentaje gutxian e?
ESATARIA NESKA – Normalean jendeak gehien zertarako hartzen ditu? Edo noiz aholkatzen dira gehien?
IAN. – Bai,hor loturak daude gaixotasun gogorragoekin eta nik igual esango nuke gaur egunean dauden gaixotasun auto immune hauek ere, hori nire iritzia da ez? Baina igual egon litezke loturik ez? Emozioekin. E … zerbait sentitzen ari zara baina ez dakizu ziur zer, baina hortxe barruan dabil, beldur bat izan daiteke edo ez-egon bat. Diabetesa, adibidez, lantzen duzu. Zergatik diabetesa, ez? Baina igual zure barruko emozio horrek igual azukrera dei egiten dizu. Gero azukre asko kontsumitzen hasten zara eta azkenean denaren loturarekin, horretara heltzen zara. Azkenean laguntzen dizu, e atzeranzko bide bat egiten, ez? Ulertzeko, ba ea badagoen hor e, zeresan bat, nondik, datorren e beldur edo nondik datorren e emozio hori ikusteko.
 

B1
2017-10-10
16175981
03:50
3414