detalle dokuteka-generico-fitxa

Homeopatia

Elkarrizketa  honetan, homeopatiaren gaia jarri du mahai gainean Euskadi Irratiko saio honetan, eta gai horretaz jardun dute Amaia Lopetegi mediku homeopata eta Elhuyar zientzia-elkarteko kide den Ana Galarraga

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Homeopatia - transkripzioa (07' 12'')
Euskadi Irratiko Faktoria irratsaiokoa, 2010-02-23. Moldatua

Esataria: Homeopatia. Medikuntzaren alorra da homeopatia, baina alor kuestionatua inondik ere. Frantzian, esate baterako, gizarte-segurantzaren barruan dago homeopatia, eta izaera ofiziala ematen diote medikuntzaren adar horri. Beste zientzialari batzuentzat, berriz, pseudomedikuntza da homeopatia, eta ez du oinarri zientifikorik. Esan bezala, alor kuestionatua bada homeopatia, lehen ere bazen eztabaida. Nolanahi ere, jarraitzaile asko ditu Frantzian, gizarte-segurantzaren barruan dagoelarik, eta Euskal Herrian bertan askok erabiltzen du homeopatia.
Telefonoz bestalde, Amaia Lopetegi mediku homeopata. Amaia, egun on!

Amaia: Egun on, bai!

Esataria: Zergatik sortzen ditu hainbeste zalantza homeopatiak, Amaia?

Amaia: Bueno, nik esan nahi dudana da, homeopatak ez gaudela medikuntza tradizionalaren edo alopatikoaren aurka. Gu ere medikuak gara, eta gaur egun dauzkagun tresnak, bai ekografiak, eskanerrak, analitikak eta..., guztiak oso baliagarriak dira, eta oso garrantzitsuak dira diagnosiko zehatzak egiteko orduan, ezta; eta dauzkagun espezialistak-eta lan oso ona egiten dute. Gainera, medikuntza honek ez du denetarako balio: gorputza zatiz zati aztertzen du eta hori oso ondo dago, baina ez du osotasunean ikusten gorputza. Indibiduo bakoitza bere globalitatean ez du ikusten eta hau da homeopatiak egiten duena: sintoma fisikoak kontuan hartzen ditugu, baina baita sintoma emozionalak eta mentalak hartzen ditugu kontuan, pertsona bakoitza desberdina garelako.

Esataria: Amaia, zaude segundo bat. Ari gara gaur homeopatiari buruz hizketan, dakigulako homeopatiaren inguruan tarteka zalantzak sortzen direla. Aipatu dugu Londresen egin zuten ekitaldi hori, eta nahi dugu ekitaldi hori zehatzago esplikatu. Ana Galarraga Elhuyar zientzia-elkarteko kidea da. Ana, hola, egun on!

Ana: Kaixo, egun on!

Esataria: Ari gara homeopatiaz hizketan, eta nahi genuke gogoratu Londresen, [2010eko] urtarrilaren 30ean egin zuten, beraiek deitu zioten suizidio homeopatikoa. Zer demostratu nahi zuten? Homeopatiak ez zuela ezertarako balio?

Ana: Ez duela ezertarako balio, hori da. Hor hartzen ari diren bolita edo likido horren baitan, ba, ez dagoela ezer. Eta, bueno, hori erakusteko modu bat iruditu zitzaien hori zela, baina ez hori delako oso gauza zientifikoa edo; hain zuzen ere, horrexegatik, esaten duzuna, absurdoa da, ez badauka ezer nola egingo dizu ez kalte eta ez mesede? Horixe zen, pixka bat umorez hartzeko modu bat, ba, ikusten zutelako bestelako arrazoibideekin eta hainbeste aldiz zientzia-ikerketetan eta ikusita homeopatiak ez zeukala funts zientifikorik, ba, azkenean ez zietela kasurik egiten, ba, horrela oihartzun pixka bat izatearren eta hola.
Azkenean, ordea, ez dakit, seguru asko ez du loturarik edukiko kanpaina horrekin, e, baina justu atzo Britainia Handiko Zientzia eta Teknologia Komiteak edo Batzordeak erabaki du homeopatia ez dela plazebo bat baino eta, are gehiago, ez duela jarraituko ikerketak egiten frogatzeko ba, beti ematen diona, ba, hori, plazebo efektuaz haratago ez duela beste efekturik. Eta, orduan, ja, erabaki du hori.
Kontraesanean dator, adibidez, Espainiak urte-hasieran erabaki zuenarekin. Espainian esan zuten, ba, hartzen zutela medikuen jardueratzat, orain arte ez zegoen horrela kontsideratuta eta nahiz eta eraginkortasunari buruz zalantza handiak izan, ba, nahiago zutela, badaezpada ere araututa egotea eta medikuek bakarrik egitea, ze orain arte homeopatia-jarduera egin du edozeinek.

Esataria: Amaia, etxean dagoenak zerekin geratu behar du, homeopatia zer da? Erresuma Batuko batzorde horrek esan du plazebo bat besterik ez dela. Zuk zer esango zenioke entzuleari? Zer da homeopatia? Zertarako balio du?

Amaia: Bueno, ba, homeopatiak balio du gauza askotarako, ezta. Azkenean, esan dizuedana, pertsona bakoitza osotasunean hartu eta indibiduo bakoitza bere globalitatean  hartuta, saiatzen da bere gorputza ulertarazten: zergatik gaixotzen den...

Esataria: Amaia, homeopatiak sendatzen du ekzema bat. Lortu dezake sendatzea, betirako desagertzea?

Amaia: Bai. Eta hori, gainera, umeetan eguneroko kontsultetan ikusten dugu. Umeak ezin ditugu plazebo bidez zeratu, ezta, umeek ez dakite zer hartzen duten; uretan ematen dizkiegu bolitak, eta umeak ekzema hori, edo asma hori edo bronkiolitisak edo, ez dakit... Denbora asko irauten duten gaixotasunak ere ikusten ditugu askotan: fatiga kronikoa, fibromialgia eta horiek bezalakoak; oraingo medikuntzak ez dauka beste instrumento bat, bai antiinflamatorioak edo mina kentzekoak edo... Azkenean, momentuko sintoma kentzen du, baina barruan desoreka baldin badago berriro agertzen da eta gorputz horrek gaixo jarraitzen du.
Eta homeopatiarekin saiatzen garena da hori orekatzen: bai sistema immunitarioa, bai sistema nerbiosoa, desorekatuta dagoen sistema hori gorputzak berak buelta eman eta orekatzeko, eta sintomak desagertzeko. Azken batean, sintoma da gorputzak duen alerta bat, gaizki dagoela esateko, ez. Eta orduan, guk bai umeetan eta baita beterinaria-homeopatiarekin ere asko ikusten dira animalietan. Hori ezin da plazeboa izan; zuk nola ematen diozu plazeboa umeari?, goxoki bat ematen diozun bezala hartzen du, eta sendatu egiten da, ez du bronkiolitisik gehiago hartzen, edo ez ditu otitisak maiz hartzen...

Esataria: Bueno, homeopatia. Esan dugu Frantzian, Amaia, homeopatia gizarte-segurantzan dagoela sartutik. Estatu Espainiarrean ikusiko dugu noizbait homeopatia gizarte-segurantzan sartuta?

Amaia: Ba, nik uste dut baietz, gu horretan oso positibo gaude, ze gero eta jende gehiago etortzen da kontsultetara, medikuak ere gero eta gehiago zabaltzen ari dira pentsamendu hau... Eta gero nik uste dut, ba, fisika kuantikoa hedatzen doan eran, ba, instrumentoak edukiko ditugula ikusteko nola funtzionatzen duen homeopatiak, ezta.

Esataria: Lanean segitzeko. Ana, minutu-erdia zerbait eransteko homeopatiari buruz.

Ana: Ba, nik nahi nituzkeela ikusi froga horiek, ze, justu, nola orain arte ez duten lortu hori. Baina homeopatiari buruz, ba, hori, garbi dagoela batzuk baietz eta beste batzuk ezetz eta horrela jarraituko duela kontuak. Dena dela, ba, plazeboa umeetan, noski badagoela, eta ama den edozeinek jakingo du gainera, ze, umea sendatzen da baita muxu batekin. Ze askotan, berak esaten duena, gaixotasunen atzean daude pertsonaren gorabeherak eta hori sendatuta, ba...

Esataria: Bueno, badago hemen gaia, badago mamia, eztabaida beste batean ere segitzeko.

detalle2

Dokuteka

B2
2011-02-14

x61pRelaContWAR

16497881
00:07:12

x61pViewCountWAR

6461

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR