Antibiotikoei erresistentzia

Jakina da bakterioak antibiotikoei erresistentzia hartzen ari direla eta horrek, arazoak sortzen ditu gizakion gaixotasunei aurre egiterako garaian.

Horri aurre egiteko ikerketa berri baten berri ematen digute irratsaio honetan.

 

 

 

 

Irudia: Avaka photo, Pixabay


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Esataria. Bakterioek antibiotikoei aurre egiteko garatzen duten erresistentzia kezka iturri da, azken aldian, mediku eta ikertzaileentzat. Orain, Illinoiseko unibertsitatean egindako ikerketa batek irtenbidea eman diezaioke arazo horri. Bakterioek garatutako defentsa estrategia molekula baten bidez deuseztatzeko modua aurkitu dutelako. Ana Galarraga, Elhuyarko kidea. Arratsalde on, Ana! 
Ana Galarraga, Elhuyarreko zientzia-komunikatzailea.  Arratsalde on! 
Esataria. Beste ezer baino lehen, nola garatzen dute bakterioek erresistentzia hori? 
Ana.  Ba, beno… 
Esataria: Gure errua ere bada hori… 
Ana. Bai, bai, bai. Gure errua da, neurri handi batean, behintzat, askotan ez ditugulako antibiotikoak behar bezala erabiltzen eta aukera ematen diogu bakterioari erresistente bihurtzeko; ohitzeko, nolabait esateko, ezta? Eta orduan, bakterioari denbora eta aukera ematen diogu inguruan daukan antibiotiko horri babesak jartzeko eta bere defentsa mekanismoak sortzeko. Hainbat mekanismoren bidez egiten diote aurre antibiotikoari. Horietako bat izan daiteke, adibidez, antibiotikoa lotzen den toki hori mutatzea. Antibiotikoa bakteriara toki zehatz batean itsasten da, baina toki hori eraldatzen badu, antibiotikoa ja, ezin da sartu; ezin dio ezer egin bakterioari. Hori da moduetako bat. 
Beste bat da bakterioak berak sortzea entzima bat-edo, antibiotikoa suntsitzeko. Neutralizatzen du antibiotikoa entzima horren bidez, eta ja antibiotikoak, akabo, ezin du lanik egin. Eta aldaketa horiek guztiak gelditzen dira bere genoman, baina ez txertatu genoman bertan, plasmido batean gelditzen dira. Plasmidoak dira geneen eraztunak, eta eraztun horiek oso erraz transmititzen dira bakterio batetik bestera.  Horrek esan nahi du erresistentzia bakterio batetik bestera pasatzen dela, oso-oso erraz. Eta gainera, gene horiek ez dute erresistentzia ematen botika batentzako bakarrik, botika horren taldeko guztientzat ere ematen du. Orduan, erresistente bihurtzen direnean dezenterentzako bihurtzen dira erresistente, eta hori arazo larria da sendagileentzako. Ibili behar dutelako beti, antibiotiko egokia bilatzen eta horrek, ja, balio ez duenean, beste bat sortu behar dute, beste bat diseinatu behar dute. Eta hori oso zaila da.  
Esataria. Eta molekula honek, orduan, zer egingo luke? 
Ana. Ba, molekula honek plasmido hori aldatu egiten du. Plasmido horren kopiatzeko prozesuan eragiten du juxtu, eta orduan, bakterioak ez du ezagutzen. Eta esaten du: “Ba, nik plasmido hau ez dut ezertarako nahi, ez dakit zer den”. Eta kanporatu egiten du. Baina hori guretzako oso mesedegarria da. Orduan, bakterioa defentsarik gabe gelditzen delako; babesik gabe. Eta orduan bai erabiltzea daukagula, lehenagoko antibiotikoa. Ja, bakterioa ez delako erresistentea. 
Esataria. Hauek, froga hauek, animaliekin egin dituzte, edo nola? 
Ana. Ez. Momentuz, egin dituzte bakterioekin beraiekin. Ez dute probatu animalietan-eta, ba lortu duten molekula hau, Apramizina izena du, eta molekula hau toxikoa da; nahiko toxikoa da, behintzat. Eta ezin da erabili ez animalietan ez gizakietan, ba bakterioak bai babesik gabe uzten ditu, baina guri kalte egingo liguke. 
Esataria. Eta hortaz, nola lortuko genuke gero guri on egitea antibiotikoak?  
Ana. Bai. Orduan, orain, kontua da Apramizina horren antzeko zerbait topatzea edo Apramizinari toxizitatea kentzea, eta hartara izango genuke molekula bat gu gaixo gaudenean, aurrena, molekula hori hartu, hartara bakterio guztiak geratzen dira babesik gabe, eta ondoren, hartzen dugu antibiotikoa, eta orduan, bai dakigu botika horrek egingo duela bere eragina eta sendatuko digula gaitza, ezta? 
Esataria. Ze esan dugu hasieran, gure erruz ere badela antibiotikoek e… 
Ana. Bai, asko abusatu da.  
Esataria. Abusatu egin dugu, ezta?  
Ana. Hori da. 
Esataria. Gehiegi hartu edo hartu behar ez denean hartu… Edo tratamendua ez bukatu…  
Ana.  Hori da. Hobeto sentitzen garela iruditzen zaigula, ja sendatu garela eta kaxatxoa bukatu beharrean uzten dugu tratamendua eta zer gertatzen da? Ba artean, seguruenik, gelditzen zaizkigula bakterio gutxi batzuk, eta horiei aukera ematen diegu indartsu edo erresistente bihurtzeko. Eta hori bezala gertatzen da gripea badugu eta jakinik gripea birus batek sortzen digula, antibiotikoa hartzen baldin badugu, antibiotiko horrek ez digu inolako mesederik egingo. Birusak ez ditu suntsitzen. 
Esataria. Birusen kontra ez da antibiotikoa… 
Ana. Ez. Hori da, ez. 
Esataria. Infekzioen kontra eta... 
Ana. Bakterioek sortutako infekzioetarako. Hori da. 
Esataria. Illinoisen egindako ikerketa bat da. Momentuz, zuk esan duzun bezala, gizakiarentzat ezin erabili. Toxizitatea nola kendu pentsatu behar dutelako, ez? Apazimina edo Apramizina edo, nola esan duzu? 
Ana. Bai, Apramizina. Ez, beno, momentuz, ez dugu hori erabiliko, seguru. Orduan, horren tankerako molekula bat ea topatzen duten eta… beno, pausu bat, behintzat, bada. Eta badakite mekanismo bat badagoela bakterioak babesik gabe uzteko. Eta hori da garrantzitsuena, ezta?  
Esataria. Konforme Ana Galarraga. Eskerrik asko!    
C2
2004-11-24
16159457
0:05:08
3203