Oialume, bikotekidea topatzeko toki aproposa

Hernaniko Oialume biltokiak 75 urte bete ditu aurten. Asko eta asko dira bertan ezagututako bikoteak.

Bikotekidea aurkitu duten horietako bi dira Xabier Salaberria 69 urtekoa eta Amaia Ibarguren 50ekoa. Audio honetan Oialumen izandako esperientziaren berri emango digute.

 Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.

 

Bideoa


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA. Ez gara orain gaur egun jendeak ligatzeko edo bikotekidea ezagutzeko zer bide erabiltzen duen azaltzen hasiko, hori ondo asko dakizue edo jakingo dute generazio gazteenek, baina garai batean eta urte luzeez dantza egitera toki batera joatea izan da horretarako modu aproposa. Gipuzkoan, Hernanin hain justu, Oialume biltokia izan da betidanik dantza egitera joateko eta ondorengoetarako toki aparta. 75 urte bete ditu Hernaniko Oialumeko biltokiak eta asko dira bertan ezagututako bikoteak.
Ze joaten zineten?: larunbat arratsaldeetan, igande arratsaldeetan edo noiz?
XABIER SALABERRIA. Igandea izaten zen normalean bai, igandea, zergatikan orduan igandean festa borobila eta oso polita izaten zen arratsaldeko 5etatik aurrera.
KAZETARIA. Eta zu ere asko ibilitakoa zara Oialumen?
AMAIA IBARGUREN. Bai, bai. Gu igandero, igandero deseatzen igandea iristeko hara joateko. 15 urterekin hasi ginen han eta bueno, bueno, oso ondo, oso ondo.
KAZETARIA. Bai Xabierrek eta bai Amaiak beren bikotekideak Oialumen ezagutu zituzten. Zer oroitzapen dauzkazue, Xabier. Zuen garaian nolakoak izaten ziren dantza-saioak? Ez dakit, talderen bat joaten zen, trikitilariak… edo nola izaten zen?
XABIER SALABERRIA. Gure garaian, gu hasi ginen garaian, 1967 inguru horretan, este… orduan izaten zen soinu-jole bat, momentu hartan zen Diego Bikondoa.
KAZETARIA. Diego Bikondoa soinu-jolea.
XABIER SALABERRIA. Bai, donostiarra zen bera eta oso soinu-jole ona zen, pieza asko jotzen zituen: bai baltsekoak, bai tangoak, bai sueltoan, fandangoak, arin-arinak… bueno, denetatik jotzen zuen eta izugarri disfrutatzen genuen.
KAZETARIA. Aizu, Amaia, eta zuen garaian? Zer talde izaten ziren edo?
AMAIA IBARGUREN. Gure garaian Traketsek jotzen zuen
KAZETARIA. Trakets! Kontxo!
AMAIA IBARGUREN. Eta denetik jotzen zuen: helduak, trikitixak… eta hantxe ibiltzen ginen.
KAZETARIA. Aizu, Amaia, eta nola izan zen zure kasuan: zuk eskatu zenion berari dantza egiteko?, berak zuri? Nola izan zen?
AMAIA IBARGUREN. Guk orduan bagenuen ohitura neskak neskarekin dantzatzeko. Eta (mutil-bikote) bat etortzen bazen, uzten genion dantzatzen edo bidaltzen genuen pikutara. Eta berak apustu bat egin zuen lagunarekin: baietz bietako batekin dantzatu! Eta besteak ezetz, ezetz. Eta kalimotxo bat [jokatu zuten]. Guregana etorri zen eta nirekin dantzatu zuen eta kalimotxoa irabazi zuen.
KAZETARIA. Begira, begira. Esan diguzu orduan normala zela neskak elkarrekin dantza egitea, e?, helduta.
AMAIA IBARGUREN. Bai, bai.
KAZETARIA. Aizu, Xabier, eta zure kasuan nork eskatu zion nori dantza egiteko?
XABIER SALABERRIA. Bueno, Amaiak esan duen bezala, neskak neskekin ibiltzen ziren orduan, eta beti egoten ziren zain norbait inguratzeko, ezta? Eta gu 2 lagun inguratu ginen bi neskengana, eta nik nire emazteari heldu nion eta besteak, nire lagunak beste neskari. Azkenean, hola hasi ginen eta halaxe segitu.
KAZETARIA. Bueno, zenbat oroitzapen, ezta, Amaia, Oialumeren inguruan?
AMAIA IBARGUREN. Bai, bai. Politak, politak.
KAZETARIA. Politak. Ez denak politak, ez?
AMAIA IBARGUREN. Bai. Honbre, batzuk badaude hola pixka bat… baina bueno. Korrika joan behar genuen etxera eta… Hasieran ez ziguten uzten berandu arte eta, orduan, autobusa hartzen genuen. Berandu arte uzten baziguten, gauza zen zeinekin joango ginen mozkorra ez zegoenarekin. Porke, klaro, han ez zegoen ez alkoholemia eta ez ezer. Orduan, hori pixkat arriskua ere bazen. Oihartzuna ekartzeko ordu horretan ez zegoen autobusik, eta montatzen ginen pixkat.

B2
2018-05-30
16144167
00:03:29
1622