Dokuteka
Garai bateko erromeriak berreskuratzen
Aiako Andatza auzoko erromeriak ezagun bihurtu dira inguruko makina bat jenderentzat eta arrakasta horren giltza ez da kasualitatea.
Igandero-igandero egiten dute erromeria Aiako Andatza auzoko Arizterrazu plazan eta igandea iristeko zain egoten da Martxel Ansa, Andatza Erromeria Elkarteko kidea. Izan ere, askorentzat galdu ezin den hitzordua da erromeria hori.
Baina, non ote dago Arizterrazuko usadio honen jatorria? Eta osasuntsu ote daude gaur egun erromeriak?
Irratsaio osoa hemen entzungai.
AINHOA ETXEBESTE.- Gaur Orioko Karkarako lankidea, Miriam Garcia dugu hementxe, Miramongo estudioetan. Arratsalde on, Miriam.
MIRIAM.- Arratsalde on. Bai.
AINHOA.- Beno, ez zara gainera bakarrik etorri. Hementxe da Martxel Ansa ere. Arratsalde on, Martxel.
MARTXEL ANSA.- Arratsalde on.
AIHOA.- Miriam, azalduko diguzu zergatik gonbidatu dugun Martxel?
MIRIAM.- Bai, noski. Bada, bueno, Aiako Andatza auzoko erromeriak aski ezagunak dira, ez Aian bakarrik, baizik eta inguru guztietan, eta bueno, arrakasta horren giltza ez da kasualitatea. Arizterrazuko erromeria elkarteko kideak arduratzen dira astero-astero zita antolatzeaz eta elkarte horretako partaidea da Martxel.
AINHOA.- Zenbat urte dela ari zarete antolatzen erromeria?
MARTXEL.- Ba Arizterrazuko erromeriara joaten hasi ginela izango dira 94, hor inguru, hamabi-hamalau, tarte horretan badakit hor hasi ginela, eta bueno, pixka bat atzetik zetorren erromeria da, noski, hau. Aspalditik(an) hor funtzionatzen duen erromeria. Hasiera batean mandioan edo ganbaran izaten omen zen erromeria hori.
MIRIAM.- Euskal Herrian ba al da hainbeste igandez segidan erromeriak antolatzen dituzten beste tokirik edo?
MARTXEL.- Ez. Ez da, eta gainera, nabarmen gu gara erromeria, gisa honetako erromeria-leku bakarra. Era honetan antolatzen den erromeria-leku bakarra gu gara.
AINHOA.- Eta nolako, nolako osasuna daukatela erromeriek esango zeniguke?
MARTXEL.- Ba, erromeriak. Denetik esan behar. Leku batzuetan ikusten dira, trikitixa jarri eta oso jende gutxi dantzan ibiltzen dela. Baina Arizterrazu nik esango nuke eredu bat dela. Hor denak dantzan ibiltzera joaten gara, eta ehun lagunetik(an) gora igandero-igandero osatzen dugu taldea.
AINHOA.- Aizu, eta dantzarien artean ze adin-tarte izaten da?
MARTXEL.- Bueno, esateko, nik 70 urtetara n(ih)oa ja, eta nire ingurukoak dezente. Hor, 60 urte buelta horretan, matrimonio asko, asko. Eta gero, gaztetxoak, bada, tartean sartu direnak eta izugarrizko poza ematen duten beste gaztetxo txikiak, hor 12-13 urteko gaztetxoak.
MIRIAM.- Bai. Esan duzu 100 lagun inguru biltzen zaretela askotan, ezta?
MARTXEL.- Bai. Bai. Hor izan genuen etapa bat, nahiko juxtu ibiltzen ginen. Gure ohitura zen eskolan ikasle ziren trikitilari gaztetxoak, haiei aukera bat ematen zitzaien hasieran, erromeria hasieran, eta hori izaten zen, seietatik bederatzietara, bederatziak arte edo horrela, baina hor oso baxu gelditzen ari ginen, zergatik(an) bederatzi eta erdietan negu-partean hara animatzeko behar du amore dezentea behar du joateko, eta han ibiltzeko, ez? Eta horri buelta bat eman genion. Bada, orain dela sei bat urte edo horrela hasi ginen: sei eta erdietan trikitilari profesionalekin edo jarri. Baina erromeria jarri genuen sei eta erdietatik bederatzi eta erdietara normalean. Eta hiru ordu(ra)ko erromeria, peto-petoa da, bada, ordutegi askozaz ere politagoa da. Horrekin asmatu egin genuen, eta hor hasi zen gure gorakada. Eta batik bat 1987an hasi zen holako jaialdi erraldoi, erraldoiak antolatzeko plan hori. Batik bat, bada, erromeria-leku edo erromeriazaleen plaza izendatu zen halako jaialdi erraldoi bat. Eta geroztik(an), bada, poliki-poliki joan ginen gauzak antolatzen eta horrek eman dio izen bat baita ere.
