detalle dokuteka-generico-fitxa

Balentziaga jostuna

1895eko urtarrilaren 21ean jaio eta 1972ko martxoaren 23an hil zen Cristobal Balentziaga jostuna.

Entzungai honetan Kristobal Balentziagaren biografia eskaintzen digute. Getariako museoaren berri ere ematen dute.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ivan jostuna. Aste honetarako hartu dugu Balentziaga… 

Esataria. Hombre! Cristobal Balentziaga… 

Ivan. Gure Balentziaga hartu dugu, zeren nagusia da. Nagusiena edo… 

Esataria. Getariarra.  

Ivan. Bai. Bai. Eta bueno, ba esan behar dugu, ba bueno, Balentziaga Getarian jaio zela 1895ean, urtarrilak 21ean. Eta bera, berak 13 urterekin deskolekzionatutako soineko bat kopiatu, kopiatzen du Torres Etxeko markesarentzat, Getarian, bere ama jostuna den herrian, ez? Eta bueno, markesa honek animo eta laguntza ematen dizkio aurrera jarraitzeko. Eta bueno, markesa hau [honek] Parisera bidaltzen du, alta costura (goi-joskintza) ezagutzeko, eta bertan harremanak hartzen [izaten] ditu Cerruti, Reboux, eta hauen, Eugenia enperatriz [Eugenia enperatrizarekin] beste batzuen artean, eta urte honetatik aurrera heltzen da berriro Donostiara eta egokitzen dio [die] Parisko moda Espainiako emakumeei.  Eta bueno, era honetan egiten du tekniko berritzaileen ikasketa. Eta gero, geroxeago, Donostian zabaltzen du lehenengo House denda (denda-etxea) Balentziagaren izenarekin. Eta bueno, bere bezeroen artean Cristina eta Victoria Eugenia zituen eta bueno, geroxeago jartzen, Parisen jartzea erabakitzen du. Eta abuztuan egiten du bere bilduma. Eta bueno, arrakasta handia lortzen du, iraultza baten oihartzuna hartzen.  Eta bueno, gero, 1950ean Balentziagaren trajearen iraultza benetakoa hasten da, zaku-soinekoak eta, eta gonak, baloiak, o sea, [hau da] baloi-gonak sortzen ditu… 

Esataria. Hori da. Baloi estilokoak, itxurakoak…  

Ivan. Bai. Oso ezagunak gainera, bere, oso ezagunak…  

Esataria. Balentziaga aipatzen dugunean hori etortzen zaigu normalean… 

Ivan. Bai. Beti zaku-soinekoak eta baloi-gonak, ez? Eta bueno, ebakiaren (ebaketaren) maisutasun ezin hobea lortzen du, eta bilatze-lana oihaletara zuzenean doa. Eta bueno, asmatzen ditu inpermeable transparenteak, material plastikoz egindak [eginak] ez? Eta gero ja(da) amaitzen [amaitzeko], 1971n jende, jendearen aurrean azkeneko aldiz aurkeztuko da Chanelen eliz lurperaketarako [hiletara], laguntasun handiko harremanak baizituzten beraiek. Eta hark esaten zuen, omen zuen Balentziagataz [Balentziagaz] jostun bakarra zela, ba soineko bat diseinatu, ebaki, montatu, eta bera bakarrik josteko gauza, jostun bakarra…     

Esataria. Dena, prozesu osoa berak eramaten zuen.  

Ivan. Bai. Prozesu osoa… 

Esataria. Hori egiteko gai zen bakarra, bera.  

Ivan. Bakarra, bera. Orain badaude jende horrelakoak egiten dituztenak [badago jendea horrelakoak egiten dituena]. Baina gertatzen dena, ez daukatela hainbeste imajinazio gauza horrelakoak asmatzeko, desberdinak asmatzeko. Berak zeukan dena. Egiten zuen, sastre ona bazen, zer ba [zeren] hasi zen sastreriaren munduan (joskintza arloan), ni bezala, eta bueno, hortik atera zuen ba bere reputazio (ospe) ona jostunean, ez? Ja(da) azkenean, 1972an, Kadizeko dukesaren ezkontza-soinekoa sortzea, enkargua, onartzen du. Eta hau izan zen bere, bere azken lana, zeren martxoa, martxoak 24an hil zen Valentzian, eta Getarian lurperatua izan zen. Ez dakit zergatik hil zen Valentzian. Han bizitzen zen ala ez… Zeren bilatu dut liburu guztietatik [guztietan], eta ez dut aurkitu. Baina bueno… 

Esataria. Agian, Mariano Camiok jakingo du, Ivan… Cristobal Balentziagaz ari garela ezinbestekoa delako Balentziaga Fundazioa aipatzea. Mariano Camio, arratsalde on.  

Mariano Camio (Balentziaga Fundazioa). Arratsalde on. Bai.  

Esataria. Zuk ba al dakizu zergatik hil zen Valentzian?  

Mariano Camio. Bai. Bueno, gertatzen zen berak hemen udarak pasa zituen, eta udaberriak, Euskal Herrian. Eta hotzagatik eta, joaten zen pasatzera Mediterraneora. Bere lagunak, Kalparsorotarrak, Donostiakoekin, eta pasatzen ba neguak han. Pixka bat, askoz ere suabegoa zelako hango giroak [leunagoa zelako hango giroa]…    Eta horren bila.  

Ivan. Bilatu dut liburu guztietatik [guztietan], baina ez dut aurkitu.  

Esataria. Bueno, Marianok eman digu azalpena. Mariano, zu Balentziaga Fundazioko presidentea zara. Zer helbururekin sortu zen fundazioa?  

Mariano Camio. Bueno, gehienbat zen bere lana eta bere izen ona goian edukitzeko. Gertatzen zen, hauek, Balentziagaren izena eta bere lanak, saldu ziren [zitzaizkion] enpresa bati, eta enpresa hori gehienbat zen perfumista, perfumeetan… Eta ez du eduki halako garrantzia, gaur egun entzuten den bezala beste zenbait lekutan, Chanel edo Dior, holako enpresak… Nahiz hilda egon bera baino, aurretik(an), oraindik ezagunak dira. Eta Balentziagataz [Balentziagaz] ez da entzuten… Ba bueno, entrepesa horrek beste interes batzuk dituelako… Orduan, guretzako, jakinik(an) gainera batetik(an), bueno ba, Balentziaga izan dela denaren maisu, eta hori denek esaten dute. Ba pixka bat obligazio bezala, eta ni momentu hartan harrapatu zidaten, badakizun bezala, Getariako alkate bezala…  

Esataria. Bai.  

Mariano Camio. Eta pentsatzen genuen gure obligazioa zela, herri bezala ere gizon honen lana eta izen ona mantentzea, eta hori da pixka bat joan den urtean ja(da), hainbeste urtean, 87tik(an) ibili gara indartu nahian gauza hau, lehenbizi elkarte bat bezala, eta ja(da) sortzen da ja(da) fundazio bezala, ja(da) laguntzarekin, eta joan den urtean eta bere helburuetako bat hori du, bat, museo bat egitea Getarian, leku historiko batean, juxtu-juxtu casa-Torre markesen etxean, eta etxe horretan ja(da) ari gara obrak egiten, 2003rako museo zoragarri bat antolatzeko, eta… 

Esataria. Zer erakutsiko duzue museo horretan, Mariano?  

Mariano Camio. Bueno, nahi duguna da museo bizi bat izatea, bizi bat izan. Bere lana… Eta, baina baita ere, leku batzuk egongo dira aurkezteko gaur eguneko bere influentziak (eraginak). Eta bueno, gaur egun, esan genezake daukagula 400 bat soineko, eta baita ere konplementuak, sonbreroak  (osagarriak, kapelak) eta gauza guztiekin.  

Ivan. Eta noiz izango da prest? 

Mariano Camio. 2003an.  

Ivan. A, 2003an… 

Mariano Camio. Hori da. Momentu honetan daukaguna da halako erakusketa bat, bitxia, oso bitxia, galeria permanentea (iraunkorra), museokoa, deitzen duguna.  

Ivan. O sea, hori zabalik dago. 

Mariano Camio. Zabalik dago. 20ta, 20ta gehiago soinekoekin, eta bere manuscrito (eskuizkribu), argazki, sonbrero (kapela)… Pixka bat aperitivo (aurrerakin) gisa, zer izango den… Eta benetan, gainera, nik gonbidatzen dizuet ikustea, zergatik(an) lehendabiziko aldiz da holako leku batera, arropa-leku batera eraman dela… Fibra optikoekin dago eginda. Eta gure lehendakari nagusiak esan duen bezala, Givenchi jaunak, esaten zuen [zien] zenbait periodistari esanez “hau ez da Parisen ere, dagoen bezala”. Eta benetan harro sentitzen gara hortaz.  

Esataria. Bueno ba, hortxe gutxienez, Ivan, eta esan du Marianok ikusten joateko, gero museoa zer izango den ikusten joateko. Hortxe aukera erakusketa horretan. Mariano Camio, eskerrik asko benetan.  

Mariano Camio. Eskerrik asko zuri.           

Esataria. Eskerrik asko.  

Mariano Camio. Bai.  

 

detalle2

Dokuteka

B2
2000-10-19

x61pRelaContWAR

16136580
0:07:00

x61pViewCountWAR

11370

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR