Haizea Barcenilla arte-kritikariarekin solasean

Arte-historialaria, kritikaria, komisarioa eta EHUn Historiako fakultatean irakaslea da Haizea Barcenilla. Lezoarrak artearen eta hartzaileen arteko bitartekaritza egiten du.

Emakumeek artean duten papera ikertzen ari da gaur egun.

 

 

 

 

Arte-historialaria, krikaria, komisarioa eta EHU-n historiako fakultatean irakaslea da Haizea Barcenilla. Argazkia: Kultur Atelier

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Arteari buruz idaztea. Zerbaiti, norbaiti buruz…-ea (idaztea, irakurtzea, aritzea...). Norbait edo zerbait hizpide hartuz aritzea.

Ikusleen eta artearen arteko bitartekaritza egitea. Zubi lana egitea, ikusleak eta artea lotzea.

Historiografia hori idazteko orduan. Idazteko momentuan, unean.

Helarazi nahi dituzten ideiak. Jakinarazi, adierazi nahi dituzten ideiak.

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Haizea Barcenilla?    
Bueno ba arte-historialaria naiz. EHUn arte-historiako irakaslea eta, horretaz gain (horrez gain), komisariotza ikasi nuen, hau da, komisario izateko master bat, eta erakusketak antolatzen ditut, eta arte-kritika idazten dut, edo, bueno,  arteari buruz idazten dut.

Nolakoa da arte-kritikari baten lana?
Ba arte-kritiko (arte-kritikari) baten lana esango nuke lehenengo gauza dela ikusleen eta artearen arteko bitartekaritza bat egitea, ez? Arteari buruz idaztea, jendeari helarazteko arteari buruzko jakinduria gehiago, edo errazteko bere ulertzea, edo bueno pixka bat hurbiltzeko arteari (artera).

Artea herri baten historia ulertzeko modua da?    
A bai, hori zalantzarik gabe. Ze, azken finean, artea da gure gizartearen adierazpen mota bat eta oso baldintzatuta dago bere kulturarengatik, bere historiarengatik, bere gizartearen izaerarengatik. Orduan, beti da irakurketa historiko partziala, irakurketa historiko guztiak direlako partzialak eta badauka puntu oso subjektiboa edo norberak ere bai (norberak ere) interpretatu dezakeena, baina egia da herri baten historia irakurri daitekeela artetik eta artea ere badela herri baten historiaren parte oso inportante bat.

Zein dira zure ikerketa-lerro nagusiak?
Esango nuke hiru ildo nagusi daudela. Txikitatik (Txikitik) handira edo mikrotik makrora joanda, lehenengoa izango litzake (litzateke) emakume artisten azterketa eta, bueno, emakumeek arte-sisteman izan duten lekua eta nola izan diren irakurriak historiagrafiaren aldetik. Gero hortikan (hortik) pixka bat zabalduz, asko interesatzen zait erakusketen diskurtsoa. Hau da, erakusketen bitartez, nola kontatu den emakume artista horien historia. ez emakumeena bakarrik, gizonezkoena ere (ere bai). Nola eraiki den historia eta zeintzuk geratu diren historia horien barnean, baina hori erakusketen ikuspegitik, erakusketek nola lagundu duten horretan. Eta, ja hortikan (hortik), hirugarren ildoa izango litzateke arte-zentroek zelako ikerketa- eta erakusketa-ildo eramaten dituzten, ba historiagrafia hori idazteko orduan eta, baita ere, ba, bueno, beraien eginkizun historikoa eta historia idazteko orduan daukaten rolaren inguruko gogoeta egiteko orduan zer planteatzen duten.

Zer da arte-komisarioa izatea?
Bueno ba da lanbide bat pixka bat arraroa, ez? Igual noizbait entzuten dena, baina jendeak askotan ez daki zehazki zer den. Eta komisarioak dira erakusketak antolatzen dituztenak, artistekin lanean, askotan, artistekin hizketan ikusteko zeintzuk diren artista horiek helarazi nahi dituzten ideiak, eta pixka bat erraztuz edo bideratuz hori publikora nola aurkeztu, pentsatuz arte, artelanak aurkezteko orduan zer nolako diskurtsoak ematen diren, ez? Orduan, bai batzuetan artistekin lan eginez, esan bezala, edo bestetan, bildumekin lan eginez ere ba saiatzen dira nolabaiteko narrazio bat edo ildo bat eraikitzen. Orduan, komisarioak dira hori antolatzen dutenak.

Artearen eta historiaren inguruko jakinmina handia da?    
Bai ikusi dudala azken urteetan jende asko artearekiko interesa daukana, nahiz eta artearen historia ez ikasi; feminismotik jende asko artera hurbiltzen ari da eta hori oso interesgarria iruditzen zait. Ikasketei dagokionez, nik uste dut, mantentzen garela horko zaletasun- eta interes-mailan. horrek egonkor jarraitzen duela. Ez dakit igo egin den, ez naiz ausartzen halako zerbait esatera.

Zein da Euskal Herriko emakume artisten egoera?
Ez dakit zenbateraino dagoen emakume artisten ekosistema bat. Nik esango nuke ekosistema badagoela eta horren barnean emakumeak daude (daudela). Eta emakume izateagatik, hainbat arrazoiengatik, baina guztiak emakume izatearekin lotuta edo asko, ba egia da leku pixka bat baztertu bat izan dutela. Eta azkeneko urteetan horren kontzientzia gero eta argiagoa da eta antolatze-maila oraindik oso artikulatua ez dagoen arren, bai esango nuke jendearen arteko (artean) ahizpatasun nahikotxo jaiotzen ari dela eta, batez ere, ba badirela artista asko ari direnak ba beraien lekua legitimatzea eskatzen, ez?

 

B2
2021-10-08
28786625
00:04:34
464