Errenazimenduko artistak

Errenazimendu garaian ohikoa zen koadro bat artista askoren artean osatzea.

Garai horretan, trantsizio nabarmena eman zen, margolari eta eskultore asko artisau izatetik artista edo genio izatera pasa baitziren.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Zertaz, gaur, Arantxa? 

2.ESATARIA. Errenazimenduko artistengan pentsatzen jarri gaitu Nagore, Haizeak. Errenazimendua berez Aro Modernoaren aurreko garai artistikotzat hartzen da, nahiz eta XIX. mendera arte ez den interpretatuko Errenazimendu garai artistiko bezala, ezta? Eta genioaren ideia hori Errenazimenduan bertan sortuko da. Ordura arte, nola ziren gauzak?  

HAIZEA BARCENILLA. Ba begira, oso interesgarria da hori eta nik uste dut ez dela oso ezaguna. Erdi Aroan artistaren kontzeptua ez zen existitzen. Artistak artisauen multzoan sartzen ziren. Kontsideratzen zen pertsona ba lanketa-material, eskuzko lanketa material bikaina egiten zuena. Baina izan zitekeen berdina zapatari bat edo errementari bat edo eskultore bat. Bai. Berdina zen beraientzako.  

Orduan, Erdi Arotik Errenazimendura aldaketa ematen hasi zenean, prozesu horretako ezaugarrietako bat izan zen ba pintoreak eta eskultoreak, eta arkitektoak ere, hasi zirela eskulangileengandik banatzen saiatzen, eta beraien lanak zerbait gehiago zuela adierazten, ez? Eta hor ari zen genioaren ideia. Ez zela bakarrik maisutasun tekniko bat baizik eta irudimenerako gaitasuna, eta bueno ba, beste ezaugarri estetiko batzuk besteek ez zeuzkatenak.  

2. ESATARIA. Eta trantsizio hori nolakoa izan zen? 

HAIZEA BARCENILLA. Ba trantsizio guztiak bezala, nahasia eta geldoa. Eta horregatik da interesgarria. Zeren hor ikusten ditugu pertsonaia batzuk jada... Leonardo eta Migel Angel dira XVI. mendekoak, eta hor jada, garai horretan, finkatzen ari zen genioaren ideia, baina baziren artista batzuk... Adibide  polit bat da Sofonisba Anguissola, zela artista emakume bat... Bukatu zuen Gorteko margolaria izanez, baina erreginaren dama zen heinean ere. Eta bere burua behin eta berriz irudikatzen zuen pintore bezala, hau da, hor hasten zen jada genioa erakusten, ez? Berezia naiz. 

Baina, klaro, ere aldi berean, bera zen erretratugilea erret familiarentzat. Orduan, bazituen bere mugak. Bai.  

2. ESATARIA. Beste adibiderik?  

HAIZEA BARCENILLA. Kontrako adibidea edo izango litzateke, adibidez, Bruegel sendiarena. Zoragarria da historia, zeren hauek dira paisaia eder horiek pintatzen zituztenak, neguko paisaiak Flandesen eta jendea patinatzen laku izoztuetan eta. Eta hori izan zen 7 belaunaldi hartu zituen sendi bat. Hau zen negozio familiar bat. Pieter Bruegel Zaharra, izan zela lehenengoa Bruegel sendia jada osatu zuena, eta ba horiek oso famatuak egin ziren zeren egia esan oso pintore trebea zen... Orduan, zer gertatu zen? Ba bere semeak, Pieter Bruegel gazteak, jarraitu zuela familiako tailerrarekin, eta pintatzen zituen oso antzeko irudiak, kalitatean ez zirenak hain onak, zeren ez zen aita bezain pintore ona, baina ospe asko zeukatenak. Baina oso polita dena ikustea da nola tailerraren ideia batean ez dagoen arazorik geniorik ez baldin badago, zeren lana berez banatu egiten zuten. Orduan, baziren adibidez, batzuk paisaiak egiten oso trebeak zirenak, eta beste batzuk, ba, adibidez, figurak, ez? Orduan pintore batzuek atzeko partea margotzen zuten, paisaia eta abar, eta gero beste batzuek sortzen zituzten pertsonaiak. Eta gero maisuak, igual tokeak ematen zituen, edo... 

ESATARIA. ...lantegietan bezalaxe, ezta?

HAIZEA BARCENILLA. Bai. Bai. Baina hori artean... Ez daukagu ideia hori batere fin, baina hala da, e! Erroman badaukagu dokumentu bat zehazten duela tailer bateko oculari baten lana. Eta ocularia zen figurei begiak margotzen zizkiona: hori bakarrik egiten zuen.   

2. ESATARIA. Eta autoretza? 

HAIZEA BARCENILLA. Autoretza da tailerrarena.  

ESATARIA. Aiba! 

HAIZEA BARCENILLA. Pentsa zelako nahasmena guk daukagun genioaren ideiarekin, nola apurtzen duen horrek, ez?  

ESATARIA. Koadro berean zenbat esku sartuta, ezta?, zera baten bila. Ederra izan da gaur ere, eta hurrengo batean berriz hemen izango zaitugu.

B2
2020-04-16
21854913
00:03:45
640