Ander Vilariño, abiadura maite duen pilotua
Ander Vilariño auto-gidari profesionala da. Familiatik datorkio abiadurarekiko zaletasuna, Andres Vilariño pilotu handiaren semea baita. Espainiako zein Europako hainbat txapelketetan gailendu da, eta azken urteetan Estatu Batuetako lasterketetan dabil buru-belarri.
Bere ibilbidea zein izan den, eta etorkizuna nola ikusten duen ere kontatu du elkarrizketan.
Ander Vilariño Euro Racecar lasterketan garaile izan zen. Argazkia: Ander Vilariño
1. Zein da Ander Vilariño?
Pilotu bat naiz. Ez zait gustatzen definitzea edo hori guztia besteak (besteek) esaten dutena: “Ba ni pilotua naiz eta horrela (horrelakoa) naiz”. Pilotu bat naiz eta listo.
2. Umetan autoekin amets egiten zenuen?
Bai, noski. Nire aitak beti... bere lasterketak ikusten nituen (Nire aitaren lasterketak ikusten nituen) eta bere lasterketetan nengoen, eta, noski, beti amesten nuen ba nire lasterketak egiten (egitea) eta hori guztia. Egia da momentu haietan, bera beti igoeretako pilotua izan da (dela), mendiko igoeretako pilotua izan dela (da), eta beti ni (nik) amesten nuen bere lasterketak, edo horrelako lasterketak egiten (egitearekin).
3. Zein desberdintasun dago Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako lasterketen artean?
Bueno, ez dakit. NASCAR-eko mundua edo Estatu Batuetako lasterketak pixkat (pixka bat) irekiagoak dira. Publikoa sar daiteke pixkat (pixka bat) box-etan edo pit lane-ean ba momentu puntualetan. Baina nik hori esango nuen desberdin handiagoa edo haundiena dela (Baina nik esango nuke hori dela desberdintasunik handiena). Gero kirola bezalakoa (berdina) da. Lasterketak dira eta hori berdin-berdina da. Baina nik esango nuke, hori, publikoa pixka bat gertuago dago (dagoela) Estatu Batuetan, eta bai taldeak eta bai (baita ere) pilotuak pixkat (pixka bat) irekiagoak dira publikoarekin.
4. Zer sentitzen duzu NASCAR bezalako lasterketetan parte hartzean?
Ba Estatu Batuetan horrelako lasterketa batzuetan parte hartzea, ba, izugarria izan zen. Amets bat izan zen. Betidanez (Betidanik) Estatu Batuetako lasterketak asko gustatu zaizkit, eta horregatik, ba bueno, izugarria izan zen, hor, Estatu Batuetako pilotuekin egotea, publiko asko dagoelako eta gero ba horko (bertako) taldeak oso-oso handiak direlako. Orduan, ba momentu oso polita izan zen nire karreran. Esan nuke politena, eta bueno, ba hunkigarria (hunkigarriena).
5. Nolakoa izan da zure ibilbide profesionala?
Bueno kart-etan (kartingetan) hasi nintzen, gero Formuletan egon nintzen, txapelketa desberdinak irabazi nituen (hainbat txapelketa irabazi nituen) Formuletan Espainiako mailan (Espainia-mailan) eta gero nazioarteko mailan (nazioarte-mailan), 3000 Formulan, ba nahiko, nahiko ongi ibili nintzen. Gero 1 Formulako azken pausoa egiteko, 1 Formulan ibiltzeko, ba, ezinezkoa zen babesarik ez nuen edukitzen (babesik ez nuelako), eta gero ja beste ibilbideak (beste ibilbide batzuk) begiratu nituen. Bai, Europako mendi-txapelketa irabazi nuen bi aldiz, eta gero, ba, erresistentziako txapelketetan ibili nintzen eta bi Europako txapelketak (Europako bi txapelketa) irabazi nituen, eta gero, nire txapelketa politenak eta inportanteenak NASCARekoak (izan dira).
6. Nola ikusten duzu auto-lasterketen etorkizuna Euskal Herrian?
Ba uste dut hemen, bai, rallyak, igoerak,...gauzak edo, gure kirolak duen mailan inportanteenak direla. Hemengo lasterketetan, ez dakit, hemengo publikoarentzat ere, eta bueno egia da Estatuko mailan (Estatu-mailan) joateko (parte hartzeko) babesa behar dela pilotuentzat. Orduan, zaila izango da hemengo pilotu batentzako (batentzat) hor Estatuko mailan (Estatu-mailan) edo nazioarteko mailan (nazioarte-mailan) ba egotea. Baina bueno, saiatu, saiatu behar da eta espero dut, ez dakit ba hemengo pilotu bat (batek) Estatu-mailan edo nazioarteko mailan (nazioarte-mailan) ondo egitea.
7. Hurrengo urteetan zer egiteko asmoa duzu?
Ez dakit zer egingo dudan hurrengo urteetan. Aurten kontratua daukat, baina ez dakit lasterketak egingo ditudan ala ez, zeren, bueno ba egoera honekin, Covid-agatik taldeak diru asko galdu du. Orduan, ba ez dakite ba kontratu hori errespetatuko duten ala ez. Eta zuk esan duzun moduan igoerak edo rallyak egin (egitea) posibilitate bat da, baina ez dakit hori egingo dudan ala ez.