detalle dokuteka-generico-fitxa

Rallye Aicha Gazelles

Maroko aldean urtero egiten den rallye berezia da hau. Partaideak emakumeak dira eta inolako laguntza elektronikorik gabe egin behar dute egun askotako ibilbidea basamortuan. Aurten Xexili Foix baionarrak parte hartuko du.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Lehenik da emazte-rally bat. Aurten izanen da 27. edizioa. Beraz, aspaldikoa da. Eta dira quatre quatre (4 x 4), beraz auto handi batzuetan. Badira ere kamioi(n) batzuk, quart batzuk eta moto batzuk. Baina gehienak dira quatre quatre autoak, Binaka ari dira. Denak emazteak dira gidariak. Orotarat 160 ekip(o)a izanen dira. Gure zenbakia da 223. Notatzen ahal duzu zeren gero segitu ahal izango gaituzue.
Orduan rally hori ofizialki abiatzen da Nizatik. Nizan kontrol guziak izanen dira. Zeren autoek behar, baldintza batzuk bete behar dituzte. Gero autoz, beraz, joanen dira Nizatik Bartzelonara. Bartzelonan hartzen dugu itsasontzia Tanger-eraino. Tangerren joan behar dugu Erfoud alderat. Erfoudt da Atlas mendikatearen erditsuan, pixka bat ekialdean. Eta hor hasiko da lasterketa egiazki. Orduan izanen da lehenik prologo bat, antolatzaileek ikus ditzaten pixka bat ekip(o)ak zertan diren, maila desberdinak baitira. Gu lehen aldikoz ariko gira (gara), batzuek jadanik parte hartu dute. Orduan bada prologo bat, eta gero hortik zortzi egun kurtsa (course-a) sei etapa. Eta orduan hor zer pasatzen da? Ba kentzen digute telefonoa, laguntza teknologiko mailan ez dugu fitxik, GPS eta halako guziak bideratzeko sistemarik ez da. Dugun bakarra da karta bat. Zeren bi karta mota dira. Badugu ipar-orratz bat ere, bistan da. Eta erregela berezi batzuk, ere itsasoan baliatzen diren batzuk, nabigaziorako, eta goizetan ema(i)ten digute paper bat. Puntan dira zenbaki batzuk, latitudea, eta longitudea, ez dakit nola esaten den euskaraz, baina hori. Zenbaki horiek gure kartan guhaurrek eman behar ditugu. Orduan gure erregelak hartzen ditugu. Eta bistan da, saiatzen gara ez tronpatzen, zeren eta bestenaz ez da ibiltzen, eta pausatu behar ditugu puntuak. Orduan badugu abiapuntua, lo egin dugun lekuaren puntua, eta gero lehen ikurra, bigarren ikurra, hirugarren ikurra, lau… Bon, sei, zazpi badira egunean. Eta lo eginen dugun ondoko gaueko lekua. Orduan, sei, zazpi, zortzi puntu pausatu behar ditugu, ibilbide bat markatuz. Gero gure iparrorratzarekin eta gure kartekin, orduan rallyaren denboran ibili beharko gira (gara) lehen punturaino, atxeman ikurra, bigarren puntura joan, atxeman ikurra, eta abar, eta abar, eta abar. Ahal bezain ikur atxeman behar.
Rally horren berezitasuna da ere ez da abiadura kontutan hartzen, baizik eta kilometroak. Orduan distantzia tipiena eginen duen ekip(o)ak irabaziko du. Eta bistan da, ikurrak atxeman behar dira. Bat huts egiten badugu,  penalitateak badira, kilometrotan dira penalitateak; ez da denboran, ez dira minut(u)ak edo Dakar rallyan den bezala adibidez. Hor guk kilometroak gehitzen dizkigute guri huts egiten badugu ikur bat.                     

detalle2

Dokuteka

B1
2017-03-27

x61pRelaContWAR

16172370

x61pViewCountWAR

2514

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR