Ohiturak, maniak eta obsesioak
Nork ez du maniaren bat? Maniak gure bizitzaren parte dira, arnasa hartzea bezain arrunta da maniaren bat izatea. Kalera atera gara manien inguruan galdetzera, eta hitzak berak beldur pixka bat sortzen duela jabetu gara.
Ilea behin eta berriz ukitzea, gauzak modu jakinean antolatzea, kolore jakin bateko jantzirik ez janztea, gauza jakinetarako objektu berak erabiltzea… Manien zerrenda bukaezina izan daiteke, izan ere, nork ez du maniaren bat?
Kalera atera gara manien inguruan galdetzera, eta mania hitzak beldur apur bat ematen duela antzeman dugu.
Jende askok ilea etengabe ukitzeko ohitura du. Argazkia: Piqsels
Maider Alfonsok, 30 urteko gernikarrak, maniak eta ohiturak desberdintzen ditu: “mania-mania ez nioke deituko, baina sukaldean badut ohitura zehatz bat: ez zait gustatzen sukaldeko trapua bustia gelditzea”. Modu berean erantzun du Leire Gonzalez 28 urtekoak: “Nik esango nuke ohitura batzuk baditudala, baina ez mania modukoak, izan ere, maniak zentzu konnotatibo txarra dauka”.
Gure ohiturak, besteen maniak
Maniak etengabe egiten diren gauzak dira eta, antza denez, beharrezkoak dira oreka psikologiari eusteko: estresa eta tentsioa askatzeko modua dira. Maniak izatea ez da lotsa sentitzeko arrazoia.
Atea itxita dagoen askotan egiaztatzen duen pertsonak daude. Argazkia: Pixabay
Norberak ezinbestean bete behar duen erritu edo keinua ohituratzat hartzen da, naturaltasunez onartzen da. “Zaila da norberaren maniak identifikatzea, ez baitira mania bezala ikusten”, azaldu digu Begoña Garcia 52 urteko gernikarrak. Ingurukoen kasuan, ordea, oso bestela gertatzen da. Haienak mania gisa hartzen dira, eta oro har, desatseginak eta lekuz kanpokoak egiten zaizkio albokoari.
Mania obsesio
Psikologoen ustez, maniak izatea ez da gaixotasuna, osasuntsua omen da. Baina mania obsesio bihurtzen denean, orduan, arazo bilakatzen da. Obsesioek ez dute uzten bizitza modu naturalean garatzen. Hori horrela, maniak ondo daude, eragozpen handirik sortzen ez duten bitartean.
Maniak ez badira kontrolatzen obsesio bilakatu daitezke. Argazkia: Pixabay
Argia itzalita dagoen egiaztatzea ez da kaltegarria, baina egiaztapen hori denbora oso tarte txikian askotan errepikatzen denean obsesio bilakatzen da. “Nik uste dut badagoela jendea mania obsesio bilakatzen zaiona, eta bere bizitzan eragina izan dezakeena”, azaldu du Maider Alfonsok.
Pertsona atsekabetzeraino eta harreman sozialak hausteraino irits daiteke obsesio hori. Mania bete ondoren bakarrik dago gustura pertsona hori, bere antsietatea horrela bakarrik lasaitzen baita. Horretaz jabetzea da gakoa arazoa ez larriagotzeko.
Behin eta berriz garbitzeko joera mania izan daiteke. Argazkia: Pixabay
Aitzol Romanek, 23 urteko gernikarrak, azterketa garaian boligrafo bera erabiltzeko mania du. Mania hori betetzen ez denean nola sentitzen den galdetu diogu eta erantzuna argia izan da: “Pentsatzen duzu ez dela berdin irtengo”. Mania hori gainditu daiteke, ordea: “gertatu zait boligrafoa ez topatzea edo beste norbaitek uztea eta azterketa gaizki joan ez izana. Orduan, gero eta gutxiago sinesten duzu mania horretan”, azaldu du.
Mania ez da gaixotasuna, baina obsesioa buru-nahastea da. Lagundu diezaiegun gure gertukoenei maniak kontrolatzen obsesio bilakatu baino lehen.
Baduzu maniaren bat? Zein?
Maider Alfonso (30 urte): Mania-mania ez nioke deituko, baina agian sukaldean bai. Ez zait gustatzen sukaldeko trapua bustia gelditzea.
Aitzol Roman (23 urte): A ver (Ba) egunerokotasunean ez, momentu zehatzetan igual badaukat. Adibidez, igual, intentatu egiten dot (dut) edo gura dot (dut) azterketetara boligrafo iguala (bera) eroatea, nire boligrafoa. Behintzat ondo joan daztenian (zaidanean) hori mantentzen saiatzeko. Kirolaren zentzuan (arloan) bebai (ere bai) hor ere baten bat edukitzen dot (dut), adibidez beti gustatzen dazt (zait) praka igualak (berak) eroan (eroatea) partiduetara.
Begoña Garcia (52 urte): Zaila da esatea mania norberarena denean, ze batzuetan ez duzu ikusten mania bezala, baina horrela pentsatuta apur bat, igual bai, ordena.
Amaia Iztueta (25 urte): Bueno ba nik ez daukat mania berezirik, bueno uste dot (dut) ez daukadala, baina nire lagun batek dauka mania bat oso berezixe (berezia) egoten dela denbora guztian ulie (ilea), uleko (ileko) aurreko aldeagaz (aldearekin) jolasten horrela denbora osoan; berbetan dago (ari da) eta hola dabil egiten.
Leire Gonzalez (28 urte): A ver (Ba) nik esango neban (nuen) (nik esango nuke) ohitura (ohiturak) bai badaukadazela (baditudala), baina ez mania modukoak, ze azkenian maniak zentzu konnotatibo txarra dauka eta, orduan, nire ustez zeozer egiten dozula (duzula) egunerokotasunean ez bada a lo obsesibo bihurtu arte, ez dela mania moduan hartu behar.
Badakizu zergatik hasi zinen mania horrekin?
Maider Alfonso (30 urte): Nik uste (dut) dela amak bronka asko bota egin izan dizkit (dizkidala) txikitan (errieta asko egin izan dit txikitan), uzteko trapua ondo lehorra eta ordutikan (ordutik) niri sartu zait mania hori.
Aitzol Roman (23 urte): Ba ez dakit zergatik, unibertsitatean hasi zen, boligrafoarena unibertsitatean. O sea (Hau da) unibertsitatean egon naizenetik beti intetatu (saiatu) izan dot (dut) (saiatu izan naiz) horregaz (hori egiten), boligrafo horregaz (hori) egin, ondo joan dazt (zait) eta, orduan, hori mantentzen saiatu naiz.
Begoña Garcia (52 urte): Ez, ez, ez dakit zergatik, baina bueno egin ahal badira gauzak orden (ordena) batean, nahiago dot (dut) beti ateratzen direlako hobeto nire ustez.
Amaia Iztueta (25 urte): Pentsatzen dot (dut) gura barik hasiko zela egiten eta gero azkenean hartu dauela (duela) ohitura eta jada ezin dauela (duela) kendu.
Leire Gonzalez (28 urte): A ver (Ba) nire kasuan uste dot (dut) nire nebak daukala (daukadazela) maniak eta hartu dauzela (dituela) batez be (ere) etxean ikusi dauelako (duelako) amagatik. Ni nahiko desordenada (desordenatua) naiz eta beti dabil nire atzetik dena ordenatan (ordenatzen) eta niri berdin dozt (zait) nire gela, nire etxea zelan dauen (dagoen), baina bera beti dabil atzetik eta azkenean beti haserretzen amaitzen dugu.
Nola sentitzen zara ohitura hori betetzen ez denean?
Maider Alfonso (30 urte): O sea, ez da ezer pasatzen, ze nik ikusten badut trapua pues (ba) nik lehortzen dut. Baina ez banaiz, o sea (hau da), baldin badago bustita, baina ez banaiz enteratzen (jabetzen) ez zait… o sea (ba) ezer pasatzen.
Aitzol Roman (23 urte): Ba pentsatzen duzu ez dela irtengo igual edo berdin, baina gero nonoiz (noiz edo noiz) pasa dazt (zait) ez dotela (dudala) topatu edo beste nonork (nor edo nork) utzi deustela (didala) ahaztu dotelako (dudalako) edo lo que sea (dena delakoa) eta, aun asi (hala ere), ba bueno, ez da joan hain txarto, ez, orduan, gero eta gutxiago sinesten dozu (duzu) horretan manian (mania horretan), baina hor mantentzen da beti.
Begoña Garcia (52 urte): Ez, eta, gainera, etxeko gauzak egiten dugu (ditugu) denon artean eta beste batek ez badu egiten nire orden (ordena) horretan, ez da pasatzen ezer.
Amaia Iztueta (25 urte): Suposatzen dot (dut) igarriko dela zeozer falta dauela (duela) edo.
Leire Gonzalez (28 urte): Arraro sentituko zela.
Beste pertsonen maniak jasaten dituzu?
Maider Alfonso (30 urte): Bai, ze ez dut inor ezagutzen mania berezirik edo arrarorik duena (duenik), orduan esango nuke baietz, baina egia esan ez dakit.
Aitzol Roman (23 urte): Ez, bueno kirolaren zentzuan (kirol arloan) igual badago jendea, bestuarioko (aldagelako) zure kideak badeukezenak (badauzkatenak) mania batzuk, baina ez deustez (didate) afektatzen (eragiten). Igual jendea badago gustatzen jakona (zaiona) bota bat jarri arinago lehenago ezkerrekoa baino, adibidez, edo eskumako hankiagaz (hankarekin) sartu kanpora (zelaira); baina horrek nire ez deust (dit) afektatzen (eragiten).
Begoña Garcia (52 urte): Izan daiteke kontrakoa, desordena.
Amaia Iztueta (25 urte): Ez dut uste.
Leire Gonzalez (28 urte): Bai jasaten dodaz (ditut) betiere niri ez badeustaz (badidate) molestatzen (eragiten) edo niri kalterik ez badeustaz (badidate) egiten bai onartzen dodaz (ditut).
Mania obsesio bihurtu daiteke?
Maider Alfonso (30 urte): Bai nik uste dut badagoela jendea mania obsesio bihurtzen zaiona eta bere bizitzan eragina izan dezakeena ez duelako,… kontrol baten beharra ikusten duelako.
Aitzol Roman (23 urte): Bai, bueno jakin egin behar da kontrolatzen, ezta? Nik uste dut askok mania hori egiten dabena (dutena) zorte ona emateko, baina, aun asi, mania hori eramaten ez bada aurrera, ez dela pasako ezer ere ez, ez deutsula (dizula) afektatuko (eragingo), baina igual (agian) jende asko bai sartzen da arazotan pentsatzen ez dela izango dena berdin mania hori ez delako eroaten aurrera. Orduan, pertsonen arabera izango da obsesio bat hala ez.
Amaia Iztueta (25 urte): Bai denboriagaz (denborarekin) uste dot (dut) baietz.
Leire Gonzalez (28 urte): Bai uste dot (dut) mania azkenean obsesio bihurtzen dela, ze bestela nire ustez ez zen izango mania bat, baizik eta ohitura bat.