Nola antolatu otorduak modu eraginkorrean
Otorduak ahalik eta ondoen antolatzea funtsezkoa izaten da gure egunerokoa errazteko. Horren adibide dira azken urteetan ezagun egin diren 'Batch Cooking' eta 'Meal Prep' moduko teknika lagungarriak.
Ezagutzen al dituzu? Hala ez bada, ez larritu, sekuentzia honetan gaian janzteko aukera izango duzu eta. Jantzi sukaldari txanoa eta has gaitezen lanean!
Hona hemen proposatzen dizkizugun ariketak:
- Ohiturei buruzko galderei erantzun.
- Entzungaia entzun eta erantzun zuzena hautatu.
- Aditz-izenaren hainbat erabilera ikusi.
- Taldeka, jarrera bat argudiatu, abantailak eta desabantailak aipatuz.
Argazkia: Pxhere
Jarduera
2022-02-23
- Maddi Zubiaurre Otamendi
29210772
5371