detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Francisco Escudero

Francisco Escudero euskal musikagilea Zarautzen jaio zen 1912an. Hurrengo lerrotan, musikari eta konposagile euskaldunaren biografia laburra irakurri ahal izango duzu.

Donostiako Musikaren Udal Ikastegian hasi zen musika ikasten Escudero jauna, Beltran Pagola irakasle zuela, baina Madrilen amaitu zituen bere ikasketak.
1930eko hamarkadan, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker, lehenbizi Parisera joan zen Paul Dukas eta Paul Le Flem irakasleekin ikastaro bat egitera eta ondoren, Munich-en jarraitu zuen bere ibilbidea Albert Wolf irakaslearen laguntzarekin.
1937an, Espainiako Arte Ederretako saria jaso zuen, Trío bucólico lanari esker.
Gerra Zibilaren garaian, Frantziara joan zen, baina guda bukatu zenean Euskal Herrira itzuli zen berriro.
1945ean, Bilbora joan zen bizitzera. Bertan, Bilboko Koralaren zuzendari izendatu zuten Escudero jauna.
1947an, Pinceladas vascas piano eta orkestrarako lanarekin saria jaso zuen.
1948an, Zarautzera bueltatu zen Donostiako Musikaren Udal Ikastegiaren zuzendari izatera.
1957an, Espainiako Musika Sari Nazionala irabazi zuen Arantzazu eta Evocación en Itziar lanekin.
1960an, Donostiako Banda sortu zuen eta Bilbon aurkeztutako Zigor opera-lanarekin, berriz ere, Espainiako Musika Sari Nazionala jaso zuen.

Azken urte hauetan, besteak beste, Bilboko eta Galiziako Orkestra Sinfonikoek estreinatu dituzte bere lanak. Izan ere, Escudero familia, konpositoreak estreinatu gabe utzitako lanak ezagutzera eman daitezen saiatzen ari baita urteotan.
2002an hil zen Francisco Escudero eta oroigarri bezala, Donostiako Udalak hiriko plaza bati ezarri zion bere izena.

2004an, Donostiako Musika Udal Ikastegia edo Kontserbatorioaren izena aldatu eta gaur egun Francisco Escudero Kontserbatorioa izena du.

Irudian, Francisco Escuderoren omenezko monumentua Zarauzko Villa Zeleta Berri jauregiko lorategian.

Lanik aipagarrienak

Pinceladas vascas
Zigor (opera)
Gernika (opera)
Eusko Salmoa
Sinfonía mítica
Illeta
Arantzazu (poema sinfonikoa)
Evocación en Itziar
Concierto Vasco para piano y orquesta
Concierto para violoncello y orquesta
Sinfonía Sacra
Fantasía geosinfónica


Sari eta goraipamenak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren dominak
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen.
Manuel de Falla Saria.
Arte Ederretan Merituari urrezko domina.
Sociedad General de Autores y Editoresen urrezko domina (1997).





 


detalle2

Dokuteka

B1
2012-08-13

x61pRelaContWAR

16361613

x61pViewCountWAR

4042

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR