detalle dokuteka-generico-fitxa

Piotr Txaikovski

Entzungai labur honetan, Piotr Txaikovski musikari errusiararen biografia laburra entzungo dugu.

Txaikovski izan zen errusiar musikaren eragile nagusienetako bat.
Iturria: Klasikoak eskura, Musika klasikoaren vademecum bat hasiberrientzat. Javier Ziaurritz, Erein, 2007

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Errusiarra, 1840-1893.
Bosten Taldeko kideek behar bezain errusiarra ez izatea leporatzen zioten Txaikovskiri. Stravinskik, berriz, urte batzuk geroago, “gure arteko errusiarrena da” esan ohi zuen Txaikovskiz. Gaur egun jende guztiak onartzen du Txaikovski izan zela errusiar musikaren eragile nagusietako bat.
Haren aita meatze-ingeniaria zen, eta semeak Zuzenbidea ikastea erabaki zuen. Horixe egin zuen Txaikovskik, eta zenbait urtez Zuzenbide Ministerioan lan egin zuen. Baina laster utzi zuen lanpostu hori musikari heltzeko. San Petersburgoko Kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. Ikasketak bukatuta, Moskuko Kontserbatorioan hasi zen irakasle-lanetan.
Lehen urte haietan, arrakastarik izan ez zuten zenbait obra ondu zituen. Bestalde, Kontserbatorioan ematen zioten soldata kaskar samarra zen, eta Txaikovski, diruaren aldetik, estu eta larri zebilen. Gauzak areago okertzeko, ikasle batek bere maitasuna adierazi eta mehatxu egin zion, bere buruaz beste egingo zuela berarekin ezkontzen ez bazen. Txaikovski neskari atzera eragiten saiatu zen, baina azkenean amore eman eta ezkondu egin zen. Ezkontzak porrot egin zuen, eta Txaikovski bere buruaz beste egiten saiatu zen, baina azkeneko unean atera zuten Neva ibaiaren ur izoztuetatik. Ezkondu eta handik bi hilabetera bereizi egin ziren senar-emazteak (1877). Txaikovski homosexuala zen, guztiz gizon sentibera, eta krisi sakon bat pairatu zuen.
Halako batean, suerteak irribarre egin zion. Haren musikaren miresle aberats batek, Von Meck alargunak, zorrak ordaindu zizkion, eta urteko pentsio bat eskaini zion, 6.000 errublokoa. Baldintza bakarra jarri zion: ez zuten inoiz elkar ezagutu behar. Txaikovski konposizioan murgil zitekeen, bestelako kezkarik batere gabe …
Jarduera etengabeko 15 urte etorri ziren orduan. Musika idazten beti, Europa osoan kontzertuak zuzenduz; Estatu Batuetan ere (hura ere bisitatu baitzuen), erabateko arrakasta izan zuen.
1893an estreinatu zuen seigarren sinfonia, Patetikoa, fama izugarria emango ziona. Handik egun gutxira koleraz hil zen, Neva ibaiko ura irakin gabe edateagatik … Hori da behintzat haren heriotzaz beti eman den azalpena. Seguruago dirudi, ordea, heriotza suizidioa izatea, nahiago izan baitzuen hil goren mailako errusiar aristokraziako kide batekiko harremanak plazaratu baino lehen.
Publiko zabalarentzat, hiru balletetatik dator Txaikovskiren ospe eztabaidaezina: Beltxargen aintzira, Loti ederra eta Intxaur-kraskailua. XIX. mendeko errusiar balletaren gailurra markatzen duten obrak dira.
Baina ezin dira ahaztu haren pianorako lehen kontzertua, lehen sinfonia eta seigarrena, Patetikoa, eta zenbait opera.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2014-01-30

x61pRelaContWAR

16342143
03:54

x61pViewCountWAR

4661

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR