detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Georges Braque-ren margolanak

Georges Braque Argenteuilen 1882. urtean jaio zen eta 1963an Parisen hil. Aurten bere heriotzaren 50. urteurrena ospatzen da eta hori izan da erakusketa antologiko hau eratzearen arrazoia.

“Izadiko gauza guztiak kubo eta esfera bihur daitezke".
Paul Cezanne

G. Braqueren 250 bat artelan eta Man Ray eta Cartier-Bressonek bere obrari egindako argazkiak ere ikusgai jarri dituzte Guggenheimen. Artelan hauek iaz Parisko Grand Palais museoan erakutsi ziren. Erakusketa hau Parisko Pompidou zentroari esker egin ahal izan da.

 

Georges Braque Argenteuilen 1882. urtean jaio zen eta 1963an Parisen hil. Aurten bere heriotzaren 50. urteurrena ospatzen da eta hori izan da erakusketa antologiko hau eratzearen arrazoia. G. Braqueren 250 bat artelan eta Man Ray eta Cartier-Bressonek bere obrari egindako argazkiak ere ikusgai jarri dituzte Guggenheimen. Artelan hauek iaz Parisko Grand Palais museoan erakutsi ziren. Erakusketa hau Parisko Pompidou zentroari esker egin ahal izan da.

 

  

Georges Braque margolari, grabatzaile eta eskultorea.
 

G. Braque eskultorea, margolaria eta grabatzailea izan zen. Paisaiak eta natura hil ugari margotu zituen. Bera izan zen "papiers collés"en sortzailea. Pablo Picassorekin batera, bigarren Mundu Gerra ondorengo abangoardi artistikoen eragilea izan zen. Abangoardia hau, Fauvismoak, Kubismoak eta Futurismoak osatu zuten nagusiki.


Emakumea paletarekin (Femme à la palette), 1936


Fauvismoa XIX. mendearen bukaeran sortu zen. Fauvismoak eta Kubismoak Afrikako artegintzan erabiltzen ziren zenbait jarduera artistiko bereganatu zituzten. Eta beraien oihalak margotzerakoan kolore hutsari lehentasuna ematen zieten. Aurreko jarduera artistikoen arauak zalantzan jarri zituzten. Margolari fauvisten artean Henri Matisse izan zen maisurik ezagunena. 1905. urtean, Louis Vauxcelles arte adituak, Parisko Udazkeneko Aretoan, fauvisten obrak ikusi zituenean, beraien jarduerari "fauve", piztia, izengoitia jarri zion.

Kubismoa Parisen sortu zen. Braque eta Picasso izan ziren kubismoaren bultzatzailerik nagusienak. 1907tik 1914ra artekoa izan zen bere garairik garrantzitsuena. Urte horietan Braquek eta Picassok elkarrekin lan egin zuten eta kubismo analitikoa deituriko estiloa landu zuten. Irudia elementu geometrikoetan banatu ohi zuten eta objektuak plano ezberdinetan irudikatu. Margolan hauen artean aipamen berezia merezi dute "Grand Nu", eta "Le viaduc à L'Estaque" koadroek. Kubistek konposizioari lehentasuna eman zioten. Perspektiba eta sakontasuna alde batera utzi zituzten. Juan Gris, Picasso eta Braqueren taldekidea izan zen. Hala ere, berak margotutako koadroak beste bienak baino argiagoak eta biziagoak dira.

 

Grand Nu, 1908



Informazio gehiago, helbide honetan.

 


detalle2

Dokuteka

B2
2014-09-18

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16345409

x61pViewCountWAR

1522

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR