Maria Lassnig pintore austriarra

94 urte zituela hil zen Maria Lassnig margolaria, 2014ko maiatzaren 6an. Austrian jaiotako margolariaren gaineko biografia laburra duzu irakurgai segidan, baita audio bertsioan ere.

Maria Lassnig austriar artista 1919ko irailaren 8an jaio eta 2014ko maiatzaren 6an hil zen. Margotu zituen autorretratuek eta “gorputz-kontzientzia”ren gaineko bere teoriak egin zuten famatu, nahiz eta ia hil-bezperan lortu zuen ospe hori.

3 Arten zu sein (3 ways of being), 2004

2013an Veneziako Urrezko Lehoia saria irabazi zuen, baina ezin izan zuen jaso, gaixo zegoelako. Gainera, kexu zen beranduegi eman ziotelako.

40 urte behar izan zituen AEBetan arrakasta lortzeko; New Yorken egin zioten bakarkako lehen erakusketa 80 urte zituela antolatu zen.

Krankenhaus (Hospital), 2005

Hitlerrek ez omen zuen atsegin emakume honen pintura, talenturik gabeko 8-9 urteko ume baten lardaskeria iruditzen zitzaiolako. Emakume honena bakarrik ez, beste hainbat pintore ere ez zituen gogoko Hitlerrek, eta horietako 112 pintoreren 567 lanekin erakusketa bat antolatu zen Munichen 1937an, “Arte degeneratua” izenburupean.

Viena eta Parisen artean bizitzen saltoka ibili ondoren, 1968an New Yorkera joan zen. Forma desitxuratutako gorputzak margotzen zituen batzuetan, atalen bat falta zutenak edo zahartzen ari zirenak. Minetik abiatuta margotzen zuen, hauskortasunetik, beldurretik, errepresioa jasandako gorputzetatik, beti kolore biziak erabilita.

“Egia bakarra nire gorputzaren mugetan sentitzen dudana da, eta hori oso zaila da adierazten” esaten zuen. Lassnigen emakumeak ez dira inondik ere publizitatean azaltzen diren emakume ia jainkotu horiek bezalakoak. 1971ko bere Iris film laburra ikusi besterik ez dago.

Beste hainbat film labur ere egin zituen, hainbat gai jorratuz: gizon-emakumeen arteko harremanak (Couples, 1972), gizasemeen pentsaerak nola eragin duen artean (Art Education, 1976) edo Plamytry (1973); film honetan neska gizen batek ez du argaldu nahi, uste duelako emakume argalen eredu hori gizonek inposatutakoa dela.

Du oder Ich (Zu ala ni), 2005

1975-2013 urteetan hainbat sari jaso zituen, Honoris Causa doktoretza bat barne.

Jaitsi
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

B1
2014-05-26
16344179
02:55
7623