Gabonetako argiak, bai ala ez?

Urtero, sasoi honetan, gure herri eta hirietako kaleak argiz betetzen dira. Euskadi Irratiko Jin eta Joan  saioan Gabonetako argiak izan dituzte mintzagai.

Pertsona batzuentzat Gabonetako argiak beharrezkoak diren arren, beste askok kritikatu egiten dituzte.

Sekuentzia didaktiko honetan, ariketa hauek egiteko aukera izango duzu:
- Gaian murgiltzeko, binaka galderari erantzun.
- Audioa entzun eta markatu aipatutako baieztapenak.
- Binaka, iritziz aldatu duzun azaldu.
- Audioa berrentzun, iritzia emateko esapideak identifikatzeko.
- Bi taldetan eztabaidatu: Gabonetako argiak bai ala ez?

 

 

Argazkia: Thomas Nugent (CC BY-NC-SA 2.0)

Oharra: Ikasgelan ez bazaude, talde-jarduera hau egiten hasi aurretik, adostu irakaslearekin batera zuen arteko komunikazio-tresna: foroa, posta elektronikoa, WhatsApp, Teams, Hangouts, Google Duo, Skype...

Exercise

B1
09-12-2020
  • Uxue Zalbidea Olabarri
25811073
6527